MUTU’ DANTZA GARAIKIDE IKUSKIZUNA OSTIRALEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Aza, 2019

Ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean dantza garaikideko ikuskizuna izango dugu, ‘MUTU’ emanaldiarekin.

Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

MUTU hiru dantzarik interpretaturiko iraupen luzeko (45´ gutxi gora-behera) dantza garaikideko pieza eszeniko bat da. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz. Pertsonen arteko erlazioek aislamendu indibidualetik ateratzen gaituzte.

Komunikaziozko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen eta pertsonen arteko hartu-eman emozionala eta ulermena keinu txikienen bidez, eta batez ere, begiradaren bitartez, gorpuzten den.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika