MUSIKENE BIG BAND ORKESTRAK JAZZ KONTZERTUA ESKAINIKO DU BIHAR ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Aza, 2019

Musikene Big Bandak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika ikastegiko Jazz ikaslez osatua, kontzertua emango du bihar ostirala, Santa Zezilia egunean, Itsas Etxea Auditoriumean arratsaldeko 8etan. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

Ikusleek Jazz onenaz gozatzeko aukera izango dute Fee-Fi-Fo-Fum (Wayne Shorter), Photographs (Maajke den Dunnen), It’s the peace that deafens (Ola Onabule),  I’m not running away (Leslie Feist), Charlie Chan (Joe Lovano), Save our love for me (Buddy Johnson) edo Erasehead (John Mulkerin) bezalako obrekin.

Ed Partikaren moldaketak izango dituzte guztiek eta zuzendariak berak idatzitako beste batzuekin osatuko da egitaraua, hala nola That 80's Opener, The summer of my discontent eta Overcast. Chicagon jaioa, Illinois, Ed Partykak gure ikasleekin errepertorioa landu du astean zehar. Tronboi eta tuba jotzaile, konpositore, moldatzaile eta orkestra zuzendari da.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika