MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAK 22 JARDUERA PROPOSATZEN DITU ‘A TEMPO’ EKIMENAREN BIGARREN EDIZIOAREKIN

Ots, 2019 Hondarribia, Kultur Etxea

Otsailaren 15etik 23ra, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin ‘A tempo’ ekimena izango dugu Hondarribian. Aurkezpen ekitaldian Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Esther Barandiaran, Musika eta Dantza Eskolako zuzendari pedagogikoa, Xabier Saenz eskolako ikasketa burua eta Susana Zaldivar aurtengo kartelaren egilea izan dira.

“Eskerrak eman nahi dizkiot Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolari, Hondarribiko kultura aberasteko egiten duen lan bikainagatik. ‘A tempo’ ekitaldiaren bigarren edizioan 22 ekitaldi desberdin izango ditugu, herriko kultur agenda indartzera datozenak” dio Kalixa Silanesek.

“Otsailaren 15etik 23ra egingo ditugun ekitaldien egitaraua ezagutzera eman nahi dizuegu” esan du Esther Barandiaranek. “Gure eskolan egiten dugun lanarekin gozatu eta burura eramandakoak partekatu ahal izango dira. Denera 22 jarduera ezberdin garatuko dira. Susana Zaldivar izan da aurtengo egitarauaren eta kartelaren diseinuaren egile”.

“Jarduera desberdinak eta aberatsak prestatu ditugu, eta mimo berezia jarri dugu ekimen honetan. Hiritarrak gonbidatu nahiko nituzke gure musikari gazteek eta irakasleek daukaten maila nolakoa den ikustera eta gozatzera. Piano, saxofoi, akordeoi, dantza klasiko, flauta, tronboia, gitarra, klarinete, bibolin, biolontxelo, tronpeta etaa perkusio emanaldiak egongo dira, baita zenbait tailer ere”.

“Kultur Etxeak eskaintzen dituen guneak baliaturik, hainbat agertoki hartu ditugu gogoan emanaldi eta kontzertuei begira. Ekitaldi partehartzaileak izatea nahi dugu eta dei egiten diegu herritarrei ikus dezaten nolako maila duten ikasle hondarribiarrek” gehitu du Saenzek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika