MUSIKA KORALA ETA LITERATURA BAT EGINDA FORMATU BERRI BATEAN DATORREN BIDASOKO ABESBATZA JAIALDIRAKO

Ira, 2017 Irun, Ametsa Abesbatza, Koral, kultura

Bidasoko Abesbatza Jaialdia irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo da, eta edizio honetan, formatu berri bat estreinatuko du, musika korala eta literatura batuta lau abesbatzaren eta eskualdeko zenbait idazle biltzen dituen Oskarbi 21 Kultur Elkartearen eskutik. Aurkezpen berritzailea da, eta horren bidez, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak, berak antolatzen baitu, bi mundu elkartu nahi ditu: kantu korala eta literatur kontaketa.

“Irudi lezake bi eremu desberdin eta elkarrengandik urrundu direla”, azaldu du Javier Guerrico Ametsa Abesbatza KEko presidenteak, "baina, egia esanda, oso loturik daude. Ohituagoak gaude kantu korala antzerkiari edo musika-emanaldiei lotuta ikusten, baina itxura ematen saiatuko gara, oraingoan, kontakizunak eta pieza koralak nahasten dituen formatu baten bidez, bien arteko edukia lotuta. Entzuleengana hurbildu nahi dugu, beste bide batetik, testuaren eta musikaren arteko distantziak laburtuz”.

Bidasoko Abesbatza Jaialdia Amaia Kultur Zentroko entzunaretoan egingo da, Irungo Udalaren laguntzarekin antolatuta. Irailaren 30ean abiatuko da, 19:00etan, eta bertan, Oskarbi 21 taldeko eta Kantauri (Urruña) eta Ametsa (Irun) abesbatzetako kideek parte hatuko dute. Hurrengo egunean, urriaren 1ean, jaialdiaren bigarrenean, ordu berean, berriz ere Oskarbi 21ekoak izango dira Iruñeko Orfeoiko Gazte Abesbatzarekin eta Ametsa Gazterekin batera.

Saio bakoitzaren sarrera 10 eurokoa izango da, baina bonu bat atera ahal izango da bi egunetarako, 16 euroan. Dagoeneko, Irungo Turismo Bulegoan erosi ahal dira, eta emanaldi-egunetan, Amaia KZko leihatilan bertan eta Kutxabanken.

“Jaialdiaren helburu nagusia da”, adierazi du Guerricok, “musika korala eta eskualdeko taldeak sustatzea eta bertako konpositoreak ezagutzera ematea, baina Ametsa Abesbatza Kultur Elkartetik gehiago hurbildu nahi dugu eskualdeko jendearengana, eta uste dugu horretarako modu ona dela formatu berriekin esperimentatzea. Horrenbestez, herritarrei gonbita egiten diegu kultura entzuteko eta sentitzeko modu berri honetara agertu daitezen”.

Informazio eguneratu guztia Facebook-en: @bidasoako.abesbatza.jaialdia

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika