MUSIKA, ARTEA ETA DANTZA IKASTURATEA HASTEKO

Ira, 2017 Irun, Kultura, Iraila, Irun Rock Jaialdia, Dantza Hirian,

Badakigu zein den irail honetako kultura agenda. Kultura mailan, ikasturtearen hasiera oso indartsu hasiko da, jarduera ugari eskaini digun udari jarraipena emanez.

Hilabete honetan errepikatuko dira hiriko ohiko hitzorduan hala nola Irun Rock Jaialdia, Adour-Bidasoa erakusketa eta, Ribera programa bezala, duela gutxi sortu diren beste batzuk ere bai.

Musikako hitzorduak

Musikaren atalak parte handia izango du iraileko agendak, nabarmenak diren jarduera batzuekin. Adibidez, hilaren 7an, Irun Hiria musika bandak 19:45etik aurrera, Junkaleko plazatxoan emango du Irungo zaindariaren omenezko kontzertua. Egutegian adierazten diren hitzordu garrantzitsuenetako bat Irun Rock jaialdia da (irailaren 29tik urriaren 1era). Aurten ere San Juan plazan egingo da oso-osorik. 15 taldek eta bakarlarik parte hartuko dira eta kontzertuak doan izango dira. Hilaren amaieran, ohiko beste jarduera bat izango da abesbatza musika maite dutenentzat, Bidasoko XI Abesbatza. Jaialdia, Amtesa abesbatzaren eskutik (irailaren 30ean eta urriaren 1ean).

Erakusketak

Erakusketei buruz, Adour-Bidasoa XXVI. Pintura Lehiaketa nabarmentzen da, irailaren 22tik urriaren 15era, eta Oiasso Erromatar Museoaren proposamen berria. Izenburua: "Ikimilikiliklik: el universo de J.A. Artze-ren unibertsoa" . Erakusketa bat da eta bertan J. A. Artzeren poesia obraz baliatuz, bidaia bat eskaintzen da, 70ko hamarkadatik gaur egun arte. Oso ezaguna da Mikel Laboaren abesti ikonikoen egilea delako: adibidez, Txoria txori, Gure bazterrak edo Zaude lasai. Arte eremu ugaritan garatutako obra ezezaguna gordetzen du J. A. Artzek, eta Laurie Anderson zein John Cage bezalako erreferenteekin du lotura.

Era berean, irailaren 22an, Dantza Hirian jaialdi ibiltaria berriro itzuliko da Irunera arte proposamenetako batekin. Zinea eta antzerki saioak ere ez dira faltako agendan, ezta Girabira programaren aurtengo hirugarren entrega ere (hilaren 17an, igandea, Gain Gainean parkean)

Ribera arte garaikidearekin

Azken garaietan sortu eta iraileko kultura agendan sartuko diren jardueren artean dago Ribera programa (hilaren 23an, larunbata).

Mugaren, ibaiaren eta arte garaikidearen kontzeptuarekin lotutako hainbat jarduera biltzen duen ekimenaren bigarren edizioa da. Aurten, Patricio Arabolaza bidegorrian egingo da Santiagotarrak elkartearen instalazioen ondoan. Jardun horrek bat egingo du iaz eman ziren Ribera beketatik ateratzen diren proiektuen erabakiarekin. Ribera bekak bertako artistek eta ikerlariek sortzen dituzten tandemei zuzentzen zaizkie.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika