MUGIKORTASUN ASTEA TAILLERRA, HITZALDIA, AZOKA, MERKATU ETA TXIRRINDA MARTXAREKIN

Ira, 2019

Mugikortasun Astea ospatuko da aste honetan Hondarribian. Aurkezpena gaur egin da Udaletxean, eta han izan dira Maria Serrano herritarrekin harremanetarako zinegotzia, eta Kote Guevara, Balazta Bidasoako Bizikletaren aldeko Elkarteko ordezkaria.

“Iraunkortasunaren europar astea sentsibilizazio kanpaina bat da, arduradun politikoei nahiz hiritarrei zuzendua, azaltzeko ibilgailuaren erabilera irrazionalak hirian –osasun publikoan nahiz ingurumenean- sor ditzakeen ondorio negatiboak eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak –besteak beste garraio publikoak, bizikletak eta oinez ibiltzeak- dituen onurak” esan du Maria Serranok.

“Balazta Elkarteak eta Hondarribiko Udalak jarduera programa bat egin dute aste honetan gozatzeko. Ekintzak asteazkenean hilak 18an hasiko dira eta igandean amaituko dira Hirian zehar bizikleta martxa bat eginez eta Bizikleta Feria ospatuz. Balazta Elkarteari eskertu egin nahi diot egiten ari diren lana”.

Serranok programaren berri eman du. “Gaurtik hasita aste guztian zehar liburutegian txoko berezi bat izango dugu mugikortasun inguruko liburuekin. Asteazken eta ostegunean Bizi on Bike dendan bizikletaren oinarizko konponketen tailerra izango dugu”.

Ostiralean Oscar Clementeren “Sobre Ruedas” pelikula proiektatuko da eta larunbatean hiritar guztiek Ama Guadalupekoa ikastetxearen ingurunearen diseinuan parte hartzeko aukera izango dute”. Azkenik, igandean, Hiriko Kaleetatik Bizikleta Martxa ospatuko da eta San Pedro kalean Bizikleta Feria antolatu da.

Kote Guevarak azpimarratu du. “ostegunean mugikortasun argazkien lehiaketaren irabazleak ezagutuko ditugu. Halaber, osteguneko tailerrerako izen emate epea bihar amaitzen da beraz “animatu zaitezte eta izena eman”.

Eskertu egin nahi dut era berean Udalaren jarrera. Denon artean lanean ari gara bizikleta eta bidegorrien aldeko lanean. Ez da erreza, baina ari gara” amaitu du Guevarak.

Elkarrekin hobetuko al dugu eskola-ingurunea?



Udala Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana bukatzen eta eskola-inguruneak hobetzeko ekintza bat bultzatzen ari da.
Udal gobernua Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) interesa agertu duten eragile guztiekin batera lantzen aritu da, laster argitara emango dena. Planaren gakoetako bat eskola-inguruneak bizigarriagoak izatea da, eta lehen ekintza bertan dugu: haur eta lehen hezkuntza duen Ama Guadalupekoa eskola-ingurunea izango da espazio hau atseginagoa bihurtzeko
ekintza piloturako tokia, bereziki hezkuntza komunitatea eta bizilagunen beharretan
pentsatutakoa. Proposamenak irisgarritasun, segurtasun eta erakargarritasun arazoak konponduko ditu, pintura eta hiri-altzarietan oinarritutako esku-hartzearen bidez, horrela bertan egotea, jolasa eta oinez eta bizikletaz mugitzeko erosotasuna erraztuz.


Proiektua ezagutzeko interesa duten pertsonak publikoa izango den aurkezpenera joan
daitezke, iritzi eta iradokizunei irekia izango dena, irailak 21ean, larunbata, goizeko 11etan, Bitoriano Juaristi kalean, eskolako sarrera ondoan. Ekintza Europako Mugikortasunaren Astearen baitan kokatzen da.


Topaketa honetan jasoko diren ekarpenek balioko dute proposamena egokitu eta gauzatzeko.


Gainera, ondoren emaitzaren ebaluaketa egingo da hobekuntzak egiaztatzeko, eta aldaketak eta ekintza mota hau Hondarribiko beste eskola-ingurunetara zabaltzeko aukerak aztertzeko.


Informazio gehiago aurkitu daiteke www.hondarribia.eus/mugitzenda web orrian


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika