MUGAZABALDU PROGRAMA, MEMORIA IRUNGO MUGATIK

Mai, 2018 Irun, mugazabaldu, muga

Ostiralean, ekainaren 8an, Behobiako Guardia Kidegoarenean, 2018ko Mugazabaldu proiektuko lehenengo jardunaldia egingo da. Mugazabaldu ekimenak gure lurraldeko memoria historikoa sustatzen du.

Jarduera hori datozen hilabeteetan egingo da berritu berri den Behobiako Guardia Kidegoarenean, eta auzo-elkarteak ere parte hartzen du. 


Mugazabaldu programa memoria historikoaren inguruan gogoeta egiteko sortu da, eta Irungo Udalak laguntza ematen du. Behobiako Guardia Kidegoaren eraikinean hasita, proposatzen da diziplina anitzeko mugaz haraindiko jarduera-programa bati ekitea lurraldeko memoriaren inguruan eta gaur egun Europako hiritarra izateak zer dakarren gogoeta egiteko pertsonak elkartuz.

Alde batetik, jende ororentzako jarduerak egingo dira; eta, bestetik, euskarriak sortuko dira sentsibilizatzeko. Euskarri horiek beste proiektu batzuetan ere erabili ahal izango dira, eta kultura nabarmenduko da gizartea garatzeko motor gisa; kolektibo jakin batzuentzat pentsatuta dago, bereziki gazteenentzat. Proposamenen artean, memoria berreskuratzeko jarduerak daude gazteen eskutik, Gurs-eko Eremura bisitaldi hezitzaileak egitea, gazte-mugikortasunari eta herritarren garapenari buruzko mintegiak egitea eta eraikinaren inguruan arte-ekintzak egitea.

Lehenengo hitzordua: ekainaren 8an.

Datorren ostiralean, ekainaren 8an, ekingo zaio programari, bi jarduera eginda, goizez eta arratsaldez. 10:00etatik 14:00etara, mintegia egingo da, “Lurraldea eta memoria” izenburua duena, Guardia Kidegoarenean, eta haren asmoa da pedagogia-tresnak helaraztea gizarte- eta hezkuntza-eremuetako profesionalentzat. Arratsaldean, 19:00etastik 21:00etara bitartean, arte-ekintza bat egingo da, Bitamine Faktoriaren eskutik, eta musika, Broken Brothers Brass Band taldearen eskutik.

Mugazabaldu: helburuak

Informazio guztia hemen


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika