MUGAZ-GAINDIKO

TXINGUDI KORRIKA BERTAN BEHERA UZTEA

SUPER AMARA Bidasoa Atletiko Taldeak, “Txingudi Korrika” (Urpean Subaquatique Club-akin batera) eta “Osasun Miliak” kirol ekitaldien antolatzaile bezala, urriaren 3an, larunbata, eta urriaren 11n, igandean programatutako frogak, zuzendaritza-batzordean bertan behera uztea erabaki dugula jakinarazten dizuegu.

BIDASOA FOLK 2019

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folken XIX. edizioa antolatu dute. Abuztuaren 16, 17 eta 18an izango da Hondarribian, Irunen eta Hendaian, hurrenez hurren. 3 kontzertu egingo dira Folkaren eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin. Kanarietatik, Venezuelatik, Argentinatik, eta nola ez, Euskal Herritik etorritako taldeez gozatu ahal izango da.

“IBAI IZENA DUEN ESKUALDEA” IZENEKO MARGO LEHIAKETA IV. EDIZIOA

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Ibai izena duen eskualdea” izeneko mugaz gaindiko margo lehiaketaren laugarren edizioko oinarriak argitaratu dituzte. Aurten lehiaketara aurkeztuko diren lanek Bidaso-Txingudiko mugaz gaindiko eskualdean historia eta naturaren arteko elkarketaren gai landu beharko dute.

KREA BIDASOA 2019

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik elkartearen bitartez, martxoaren 21erako Ficobako Erakustazokan Krea Bidasoa 2019 antolatu dute. Pertsona ekintzaile, enpresa eta beste organismo publiko zein pribatuei zuzendurik dagoen ekitaldiaren 11. edizioa izango da honakoa. Krea Bidasoa bertaratutakoak harremanetan jarri, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu, beste esperientziak, tendentzi eta arrakasta kasuak ezagutzea etab. ahalbidetzen duen elkarketa puntu ba da.

XVIII BIDASOA FOLK ABUZTUAN

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XVIII edizioa antolatu dute. Abuztuaren 17, 18 eta 19an Irun, Hondarribia eta Hendaian Folk musikan eta musika garaikidearen munduan erreferenteak diren 3 taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Talde kanariar, marokoar eta irlandarrak izango dira aurtengo edizioan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika