MUGAZ-GAINDIKO GAFFITI LEHIAKETA

Urt, 2018 MUGAZ-GAINDIKO, GAFFITI, LEHIAKETA

Egunsentia edo ilunabarra Txingudi Badian” da Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatu duen mugaz gaindiko grafiti lehiaketa. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Ekimenaren helburuak dira, alde batetik, eskualdeko artista gazteei haien lanak erakusteko aukera ematea, eta bestetik, sorkuntza artistikoa sustatzea, gazteen artean.

Horretarako, irabazleak bozetoa Bidasoako Interpretazio Zentroko sarrerako pertsianan margotu beharko du. Horrela, irudi aktuala eta freskoa emango zaio, eta leku berean bestelako pintadak egin daitezen ekidingo da.

Parte hartzeko modua

Parte hartzaile bakoitzak bozeto bat aurkeztu behar izango du, tamaina txikian. Proposamenak sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, gutun azal itxi batean. Barruan, beste orri bat erantsi beharko da, egilearen izen-abizenekin, jaiotze datarekin eta grafitia egiteko beharko duen materialarekin.

Marrazketa paperean aurkeztuko dira bozetoak, 24 zm luze x 32 zm zabaleko tamainarekin. Irabazleak bozetoa benetako tamainan egin beharko du, hilabete bateko epean, Bidasoko Interpretazio Zentroko sarrerako pertsianan, 3 m luze x 4m zabaleko gehieneko tamainarekin.

Martxoaren 28an baino lehen aurkeztu beharko dira bozetoak, Bidasoko Interpretazio Zentroan (Iparralde hiribidea, 63, Irun) asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, edo Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren egoitzan (Kostorbe eraikina, 1.go solairua, Iparralde hiribidea, Irun).

Saria eta epaimahaia

200 euroko sari bakarra emango da. Mugaz Gaindiko Patzuergoko Zuzendaritza Batzordean hiru udalek (Irun, Hondarribia, Hendaia) dituzten ordezkariek osatuko dute epaimahaia. Irabazleak grafitiaren inaugurazioaren egunean jasoko du saria.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa izango da saria irabazten duen eta benetako tamainako grafitiaren jabe.

Argazkia Diseñado por Freepik

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika