MERKA2DASOAk UDAKO EDIZIOA IRAGARTZEN DU IGANDE HONETARAKO HONDARRIBIAN

Uzt, 2017 Hondarribia, Merka2dasoa, merkatua, birziklatu, Txingudiko Zerbitzuak

Txingudiko Zerbitzuakek datorren igandean, uztailaren 9an, egingo du Hondarribiko San Pedro kalean, Merka2dasoa bigarren eskuko merkatuen udako edizioa. Egiten den garaiagatik eta kokalekuagatik jende gehien biltzen denetako eta urteko animatuenetako bat izaten da edizio hau.

10:30etik 14:30 arte egongo da zabalik ehunka objekturi bigarren aukera bat emateko: bizikletak, liburuak, jostailuak, apaingarriak, antigoaleko gauzak, kirol materiala... eta beste gauza asko, jada berriak ez izan arren egoera onean daudenak eta zaborretara bota behar ez direnak.

Ohikoa den bezala, karpa batzuk jarriko dira partikularrek beren saltokiak jartzeko, eta hainbat postu gordeko dira elkarteentzat, ikastetxeentzat, GKEentzat eta eskatzen duten irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuentzat. Gainera, gordailuan utzitako gauzen saltoki bat izango du, eta bertan azokako langileek eskainiko dituzte partikularrek eraman nahi dituzten era guztietako bigarren eskuko salgaiak (arropa izan ezik). Gordailuan utzitako gauzen saltokiak igandean bertan jasoko ditu, 9:30etik 10:30 arte, erabilitako gauzak; haien jabeek 14:30etan itzuli beharko dute salmenten dirua edo saldu ez diren gauzak jasotzera.

Merka2dasoak Irungo eta Hondarribiko herritarrei gune bat eskaintzen die doan objektu horiek salgai jarri ahal izateko. Horrekin aktiboki lagunduko dugu berrerabiltze lanean, guztiz beharrezkoa gure hirietan hondakin gehiegi ez sortzeko.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika