HONDARRIBIKO GABONETAKO MERKATUA ABENDUAREN 16 ETA 17AN

Aza, 2017 Hondarribia, mercado de navidad, comercio

Abenduaren 16 eta 17an, Itsas Etxea Auditoriumean gabonetako merkatua egongo da, bertako 14 merkatarik parte hartuko dutelarik beraien produktuak salduz. Sarrera doan izango da eta merkatuko ordutegia 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara asteburu guztian. Postuetan erosteaz gain, bertaratutakoek tailerretan parte hartu ahal izango dute, hala nola josketa tailerra, eskulan eta txapa tailerra, Gabonetako gozoen dekorazio tailerra eta pintura-murala eta eskulanak.

Aurten ere, aurreko urteetan ondo funtzionatu zuen zozketa egingo da. Guztira kanpainan parte-hartzen duten dendetan erosteagatik 3.000 euro zozketatuko dira opari baleetan, bale bakoitzak 250 eurokoak izango direlarik. Zozketa, Stand ean egingo da abenduaren 22 eta urtarrilaren 3an.

Dendarien izenean Amaia Tovarrek hitzegin du. “Herritarrari eskatzen diogu bere herrian kontsumitzea, hurbilekoa, ugaria eta kalitateko komertzioa eskaintzen dugu eta. Guztiok nahi izaten dugu gainera herrian giroa egotea eta hori lortzeko denek saiatu behar dugu”.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika