MENCHU GAL "18 CM" ERAKUSKETAREN II.EDIZIOKO PROTAGONISTA

Eka, 2019 Irun, exposicion

"18 cm" erakusketan, herritarrek parte hartu egin dezakete, uztailaren 3tik 27ra bitartean aurkezten diren lanik onenak aukeratuta. Antolakundeak balantze ona egin du iazko edizioaz: 26 artistaren 52 lan jaso zituen.

Astearte honetan, Juncal Eizaguirrek, Kulturako ordezkariak, eta Ricardo Catalánek, "18 cm" proiektuaren koordinatzaileetako batek, erakusketaren bigarren edizioa aurkeztu dute.

"Erakusketen programazio erregularraren barruan, Amaia Kultur Zentroa herritarrek egiten dituzten proposamenak gauzatzeko prest dago beti. '18 cm' hartzen ditugun ekimenen adierazgarri bat da, eta pozik laguntzen dugu horrelakoei forma ematen eta herritarrei ezagutarazten. Beste leku batzuetako ereduei jarraitzen die ideiak, eta asko estimatzen dugu 2019an itzuli egin dadin, iaz estreinatu baitzen, eta, Menchu Galen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi programaren barruan, artista hori izan dadin protagonista", adierazi du Juncal Eizaguirrek.

"18 cm" gunea 2018an sortu zen, artearen munduan agertoki berriak urratzeko eta nolanahiko sortzaileek (afizionatuek, hasi berriek, amateurrek zein eskarmentudunek) egindako obrak erakusteko gune berriak sortzeko, eta Ana Zubikoa da komisarioa, eta Ricardo Catalán ekoizlea.

Nolanahi ere, erakusketa hau berdingabea da, bertan parte hartzeko jarraibideak direla-eta, eta benetako erronka da artistentzat.

Menchu Gal

"18 cm" erakusketan parte hartzeko baldintza nagusia da lan guztiek neurri batzuen barruan egon eta gai jakin bati buruzkoak izan beharra. Bi zutabe horietan oinarritzen da erakusketaren nortasuna, eta, ildo horretatik, obrak 18 cm-koak izan daitezke gehienez ere, eta, edizio honetan, Menchu Gal irundar artistaren inguruko gai artistikoetan inspiratu behar dute, haren jaiotzaren mendeurrena betetzen baita 2019an.

Pinturek, serigrafiek, grabatuek eta argazkiek 18 cm luze edo zabal izan beharko dute gehienez ere, eta, gainera, euskarri zurrun batean egon beharko dute, erakusgai jarri ahal izateko. Eskulturek, berriz, 18 cm luze, zabal edo sakon izan beharko dute gehienez ere. Ikus-entzunezko sorkariek, azkenik, 18 segundo edo minutu bat eta 18 segundo iraun ahalko dute. Teknika librea izango da, eta parte hartzaile bakoitzak hiru pieza aurkeztu ahalko ditu, aurtengo gaia Menchu Gal dela kontuan izanik betiere.

Obrak Kultura eta Kirol Arloaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, uztailaren 10etik 30era bitartean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, eta, obrekin batera, izena emateko orria aurkeztu beharko da, behar bezala beteta. Gainera, izena emateko orriari, aukeran, aurkezten dituen obrei buruzko azalpen labur bat erantsi ahalko dio parte hartzaile bakoitzak.

Aurkeztutako obra guztien artean, aukeraketa egingo du antolakuntza batzordeak, jasotako lanen kopurua, kalitatea eta aniztasuna eta erabilgarri duen tokia kontuan hartuta, eta aukeratzen diren obrek osatuko dute Amaia Kultur Zentroan jarriko den erakusketa. Abuztuaren 23tik irailaren 8ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa hori.

Informazio gehiago nahi dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo dezakete, edo Kultura eta Kirol Arlora, cultura@irun.org helbide elektronikora idatzita edo 943505407 telefono zenbakira deituta.

Sariei dagokienez, edukiak hobetu izana nabarmendu du antolakundeak: edizio honetarako, Tamayo paper dendarako 180 euroko erosketa txartel bat aurreikusi du ?Donostian dago Tamayo, Legazpi kaleko 4. zenbakian?, baita bi bidaia kaxatxo ere. Gainera, aipatzekoa da parte hartzaile guztiek opari bat izango dutela Marqués del Atrio ardandegiaren kontura.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika