ERDI MARATOIA DONIBANE LOHIZUNE - HONDARRIBIA

Urr, 2017

Urriaren 22an 11:00etan Hondarribian urteko kirol ekitaldi berezienetako bat izango da: Euskal Herriko maratoi erdiaren hogeigarren ekitaldia, Donibane Lohizune eta Hondarribia elkartzen dituen maratoia.

Urriaren 22an 11:00etan Hondarribian urteko kirol ekitaldi berezienetako bat izango da: Euskal Herriko maratoi erdiaren hogeigarren ekitaldia, Donibane Lohizune eta Hondarribia elkartzen dituen maratoia.

Ia 3.000 pertsonak hartuko dute parte lasterketan, eta zirkuitua trafikoari itxita egongo da 11:00etatik (probaren hasiera) 14:30ak arte (probaren amaiera), ondorioz gomendatzen da garraio publikoa erabiltzea egun horretan ibilbideko hiri eta tokietan ibiltzeko. Barkamena eskatzen diegu sortzen diren eragozpenengatik (ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara).

Hiritarrei zirkulazioa errazteko, lasterketaren web orrian www.donibane-hondarribia.com atal bat jarri da ikusteko ibilbidean zein gune egongo diren eraginda eta zein kale egongo diren irekita eta zein ez.

Aurreko urteetan bezala, lasterketaren irteera eta helmuga bi hirietako bi leku enblematiko izango dira. Aurreikusita dago hasiera 11:00etan izatea Donibane Lohizuneko hondartzan, Grand Hotel eraikinaren ondoan, eta 21,1 k. egin ondoren, Hondarribiko Zuloaga portuar kalean izatea helmuga, tartean Corniche zoragarritik, Hendaiatik eta Irundik pasatuko da, eta une berezienetako bat Hondarribiko Kale Nagusiko igoera izango da.

Berriz ere bereziki nabarmendu behar dugu emakumezkoen parte-hartze nabaria; orain arte handia izen, baina aurten %28 gainditzen du. Horregatik bereziki harro gaude.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika