Eka, 2020
Maskaren bigarren banaketa ekainaren 3an (asteazkena), 8:00etatik 14:00etara iraganen da, maiatzean antolatu zen lehenaren baldintza berdinetan.
NORA JOAN ZURE MASKARAREN BILA?
HAUTESLE ZERRENDETAN DIRENAK
Zure etxetik ahal den hurbilen banatu nahirik, banalekuak, gehien-gehienetan, zure bozkalekuaren arabera ezarri dira (klikatu banalekuen mapa ikusteko)
BANALEKUAK HELBIDEEKIN
LIZARDIKO ama eskola – Enperadore etorbidea, 129
BELTZENIAKO arte martzial gela – Pellot karrika
LANBIDE LIZEOA – Hostailbideak etorbidea, 1 – Aizpurdi karrikako izkinean
LIZARDIKO 1. mailako eskola – Fourquet karrika
INTZURAKO 1. mailako eskola – Richelieu karrika
GELTOKIKO 1. mailako eskola – Doleac karrika, 2
Ondarraitz klubaren egoitza, Elizazilio karrika – ALDAKETA, HONDARTZAKO 1. mailako eskolan bozkatzen dutenentzat
JEAN JAURES 1. mailako eskola (aterpean) – Sartzea Pierre Loti karrikatik – ALDAKETA, HERRIKO ETXEAN bozkatzen dutenentzat
HAUTESLE ZERRENDETAN EZ IZANIK ERE, HENDAIAN BIZITEGI NAGUSIA DUTENAK
Autoportuaren harrera zentrora joan zaitez – Lekueder karrikara, Intzura auzoan (klikatu lekua mapan ikusteko).
BAKARRIK BIZI ETA MUGITZERIK EZ DUTENAK
Herriko Etxera dei dezakezu: +33 (0)5 59 48 23 33 etxera ekar diezazuten.
ZURE MASKARA HARTZEKO JOKABIDEA
Argazkidun nortasun agiri bat ekar ezazu, bai eta familia liburua (adingabeko haurrak dituzten familien kasuan) eta zure bizitegi nagusiaren helbidearen frogagiri bat.
Maskara “ahalordez” jaso daiteke. Mandatua egin duenaren nortasun agiria eta bizitegi frogagiria ekarri behar dituzu eta haren banalekura joan bila.
Adingabeko haurrak dituzten familien kasuan, pertsona bakar batek hartuko ditu senide guztientzako maskarak.