Maskara derrigorrezkoa asteko aire zabaleko merkatuetan

Uzt, 2020

COVID 19 birusaren hedatzearen kontra borrokatzeko, Udalak erabaki berri du maskara derrigorrezkoa izanen dela merkatu guztietan. Neurri arautu hau Herriko Etxeak zein Turismo eta Merkataritza Bulegoak antolatu merkatuetan aplikatzen da, hots:

astelehenetan Itsas etorbidean (Kasino Zaharraren aitzinean), 19:30etik 23:30era

asteartetan Palmondoko biribilgunean, 8:00etatik 19:00etara

asteazkenetan Errepublika plazan, 7:00etatik 13:30era

ostegunetan Sokoburuko plazan, 20:00etatik gauerdira

larunbatetan Sokoburuko plazan, 7:00etatik 13:30era

igandetan Errepublika plazan, 9:00etatik 13:30era

570-2020 Herri Agindua 2020ko uztailaren 15koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz: communication@hendaye.com

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika