Martxoa, Euskararen hilabetea Hendaian: programa zinez aberatsa!

Mar, 2020

2011ko martxotik, Hendaiako Herriko Etxeak herriko elkarteen laguntzarekin antolaturik, Hendaia Euskaraz euskararen inguruko hilabetea dugu, gure hizkuntzaren transmisioa eta erabilpena eguneroko bizitzan sustatzeko xedearekin.

MARTXOAREN 3TIK 14RA: TXILLARDEGI MEDIATEKAN

Martxoaren 3tik 14ra, Hendaia Euskaraz-en karietara, Txillardegi omenduko da Hendaiako Mediatekan, erakusketa eta Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatuaren bitartez.

Martxoaren 6an, 18:30ean, Txillardegiren Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatua proposatzen zaizue. Elsa Scheelen eleberria 1969. urtean eman zuen argitara Hendaian bizi zen Jose Luis Alvarez Enparantza, “Txillardegi” idazleak. Bere hirugarren nobela izan zen. Protagonista, Elsa, euskal literaturaren benetako lehen emakume edo hezur-mamizko lehen emakumetzat hartu izan da. Horregatik irakurraldia Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren giroan egitea egokia da.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 7AN: “MUGAZABALDU” ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA

Martxoaren 7an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak “Mugazabaldu: Mugak eta Giza Eskubideak” erakusketaren bisita gidatua proposatzen dizue euskaraz.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 7AN: ABBADIA BERTSOTAN

Martxoaren 7an (larunbata), 17:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, bisita oso berezia proposatzen dizuegu Abbadia gazteluan. Binakako oren t’erdiko bisita horretan, Xumai Murua bertsolariak alaituko ditu gidariaren iruzkinak bertsoak kantatuz.

Komeni da erreserbatzea: +33(0)5 59 20 04 51 – www.chateau-abbadia.fr

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 8AN: “HERRIKO BOZAK”ANTZERKIA MENDI ZOLAN KULTURGUNEAN

Emanaldi ezeztatua, aktore baten familian gertatu heriotzagatik.

Martxoaren 8an (igandea), 17:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Iduzkilore konpainiak “Herriko Bozak” antzezlana eskainiko dizue euskaraz, Mendi Zolan kulturgunean.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 10EAN: HIZKUNTZAK LANTZEKO JOKO GAUALDIA

2020ko martxoaren 10ean (asteartea), 18:30etik 20:30era, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak hizkuntzak jokoaren bidez lantzea proposatzen dizue. Joko gaualdi hau Ondarraitz klubaren egoitzan iraganen da.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 11N, ATE IREKIAK UDAL LUDOTEKA ELEBIDUNEAN

2020ko martxoaren 11n (asteazkena), 14:30etik 17:30era, Hendaiako Udal Ludoteka elebidunak bere ateak zabaltzen dizkizue arratsalde baterako, Geltokiko 1. mailako eskolan kokatutako egoitzan.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 11 ETA 13AN: EGIZUE YOGA FAMILIAN… ETA EUSKARAZ!

Duela urte batzuk Hendaia Euskaraz-en karietara egiten duen bezala, Kiran Shanti elkarteak yoga familian eta euskaraz probatzea proposatzen dizue. Aurten, jarduera 2020ko martxoaren 11n (asteazkena), 9-12 urtekoentzat, eta martxoaren 13an (ostirala) iraganen da 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Tailerrak 17:30etik 18:30era izanen dira, eta haurrak guraso batekin etorri beharko dira.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 11N: ZINE-TOPAKETA EUSKARAZ

Martxoaren 11n, Hendaia Euskaraz-en baitan, Variétés zinegelan aurreikusia zen zine-topaketa Ben Sharrock-en “Pikadero” filmaren inguruan ezeztatua Halere, filma ikusten ahalko duzue jatorrizko bertsioan (euskaraz), frantsesezko azpitituluekin, martxoaren 13an (ostirala), 21:00etan, martxoaren 14an (larunbata), 17:00etan, eta martxoaren 15ean (igandea), 17:00etan.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 12AN: KANTALDIA “IPARRAGIRRE GOGOAN”

2020ko martxoaren 12an (osteguna), 20:30ean, ez galdu Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen karietara antolatua den Iparragirre Gogoan kantaldia, Hendaiako Variétés antzokian!

Horren karietara, Variétés antzokiko agertokian bilduko dira Hendaia eta Garazi-Baigorriko kolegioetako 80 gazte, Petti eta Maddi Zubeldia abeslariak eta Maddalen Arzallus bertsolaria.

Prezioak: 12€/6€/4€ – Txartelak salgai martxoaren 12ko 12:00ak arte eta bertan, ikuskizuna baino 45 mn lehenago.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 13AN: BERTSO AFARIA ONDARRAITZEN

EZEZTATUA

MARTXOAREN 14AN: IBILALDI SENTIKORRA BIDASOAKO ESTUARIOAN

EZEZTATUA

MARTXOAREN 18AN: PISTA JOKOA EUSKARAZ

Martxoaren 18an (asteazkena), 14:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Turismo Bulegoak Hendaia euskarazko altxor ihizi joko baten bidez ezagutzea proposatzen dizue. Jokoa taldeka iraganen da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, talde bakoitzean heldu bat bederen beharko delarik. Familian egin daiteke, beraz!

Izen-emateak: +33 (0)5 59 20 00 34 martxoaren 16a arte

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 19AN: GURE HAURRAK EUSKARAZ LORATZEKO GILTZAK

Martxoaren 19an (osteguna), 18:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Erabil kolektiboak klase edo haurtzaindegi elebidunean edo murgiltze sisteman diren haurren gurasoentzako tailerra proposatzen dizuete, Sokoburuko Antoine d’Abbadie aretoetan (2. solairuko bilkura gela handian).

Izen-ematea derrigorrezkoa: +33 (0)6 83 73 64 98 edo euskara@hendaye.com

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 21EAN: UDABERRIKO GARBIKETA ITSASBAZTERREAN

2020ko martxoaren 21ean (larunbata), 9:30etik goiti, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak euskaldunei Beltzenian elkartzea (Pellot karrikaren buruan) proposatzen die, Hendaiako itsasbazterreko udaberriko garbiketa handian parte hartzeko.

Komeni da izena ematea: +33 (0)5 59 74 16 18 edo abbadia.cpie.accueil@hendaye.com.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 21EAN: AMALUR, KONTAKETA ETA LIBURU AURKEZPENA MEDIATEKAN

Martxoaren 21ean (larunbata), 16:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Bi’Arte elkarteak Hendaiako Mediatekara gonbidatzen zaituzte, Amalur izeneko haurrentzako kamishibaia ezagutzera.

Sartzea dohainik da, toki kopuru mugatua.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 22AN: “BIZI DANTZA”, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOEN IKUSKIZUN BERRIA

EZEZTATUA – UZTAILAREN 5era GIBELATUA

MARTXOAREN 22AN: MUTXIKO BESTA

EZEZTATUA

MARTXOAREN 24AN: EUSKARAZKO MINTZALDIA MEDIATEKAN

Martxoaren 24an (asteartea), 18:00etan, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Ikastolako gurasoen elkarteak euskarazko mintzaldia proposatzen dizue Mediatekan, Urko Ikardo Enparan soziologoak animaturik. Mintzaldiaren gaia “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” izanen da.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 25EAN: ZER IRAKURRI HAUR TTIPIEI ETA NOLA?

Martxoaren 25ean (asteazkena), 19:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, haur ttipientzako literaturaren inguruko mintzaldi-tailerra eskainiko da Dongoxenia haurtzaindegian.

Izen-emateak: kalakano@communaute-paysbasque.fr

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 26AN: KASKAROT ANTZERKIA MENDI ZOLAN KULTURGUNEAN

Martxoaren 26an (osteguna), 20:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Atx Teatroa konpainiak “Kaskarot” euskarazko antzezlana aurkeztuko du Mendi Zolan kulturgunean.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 28AN: ALTXORRAREN BILA, HAUR TTIPIENTZAKO IKUSKIZUNA

Martxoaren 28an (larunbata), 11:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, Maialen Alfarok “Altxorraren Bila” haur ttipientzako istorio partizipatiboa eskainiko du Hendaiako mediatekan.

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAREN 28AN, ARTEAK’ABBADIAN: BERTSOLARIAK JAUREGIAN

Martxoaren 28an (larunbata), 18:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Kultura zerbitzuak, Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak Abbadia jauregia (ber)deskubritzea proposatzen dizuete, Miren Artetxe eta Alaia Martin bertsolariekin.

Komeni da erreserbatzea: +33(0)5 59 20 04 51 – www.chateau-abbadia.fr

Jarduera honi buruz gehiago jakin

MARTXOAN, BESTE HITZORDU BATZUK EUSKARAZ

Hendaia Euskaraz euskararen hilabeteak beste hitzordu batzuk proposatzen dizkizue martxoan zehar:

Asteazken guztiz, 18:00etatik goiti, euskaldun zahar eta berriek Baleak elkartean (Ereinotz karrikan) dute hitzordua, euskarazko mintzapraktika egiteko baso baten inguruan, Mintzalagunaren baitan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika