BIDEO GAZTE LEHIAKETAKO XXI EDIZIOKO SARI BANAKETA BIHAR OSPATUKO DA

Abe, 2017 Irun, certamen cine y video, cortos, cultura

Atzo, abenduak 26, gaur 27 eta bihar 28, Amaia KZn XXI Bideo Gazte Lehiaketak leku izango du. Abenduak 26 eta 27an aurkeztutako laburmetrai guztietatik hautatu diren 24ak proiektatuko dira, eta abenduak 28an, berriz, arratsaldeko 20:00etan Amaia KZn lehiaketako sari banaketa gala ospatuko da.

Aurten, guztira 157 pieza aurkeztu dira, Irun, Frantzia eta baita Espainia osotik; horietatik 150 Sekzio Ofizialean, 5 +Cortos Sekzioan eta 2 Bidasoako Komarkako Sekzioan.

Gainera, lehiaketako aurkezleak Oihan Vega eta Nerea Alias izango dira, eta ekitaldia Bocabeats bikoteak arinduko du ere. Bestalde, sarrera, bai laburmetraiak ikusiko direnerako eta baita sari banaketarako ere, doakoak izango dira. Eta, krispetak banatuko zaizkio gerturatzen den edonori.

Halaber, Josune Gomezek aurten beste urte batez, eta 2017ari agur esateko, abenduak 31an goizeko 11:00etan Gazteria Arloak San Pato Silvestre ekimena antolatuko duela. Bidasoa ibaitik Paddle Surf-eko irteera izango da hau."

Sariak:

Fikzio laburmetrai onenaren Saria: 1500 euro

+Cortos - #Izanezberdin sekzioko irabazlearen Saria: 600 € Kutxa Fundazioaren kolaborazioarekin.

Bidasoa Komarkako laburmetrai onenaren Saria: 200€ + estatu mailako 50 festibaletako izen ematea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika