MAIATZEAN PROPOSAMEN GEHIAGO DAKAR OIASSOK IKUSMIRA MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNEAN DUELA

Mai, 2020

Maiatzean, Oiasso Museoak bere jarduerak indartuko ditu www.oiasso.com webgunearen eta Facebook, Youtube, Twitter eta Instagram sare sozialen bidez. Maiatzaren 9tik, larunbatarekin, Ama Xantalen baselizari buruzko eduki osagarriak egongo dira eskuragarri museoaren webgunean, eta haietaz baliatuz, gure ondareko elementu garrantzitsu hori online bisitatu ahal izango da.

MUSEUMWEEK

Maiatzaren 11tik aurrera, Museumweek jaialdiarekin bat egingo du Oiassok aurten ere. Museumweek sare sozialetan egiten den kultur jaialdia da, eta erabiltzaileei nazioarteko arte, arkeologia eta zientzia museo garrantzitsuenetara sartzeko aukera eskaintzen die. Irungo museoak gure kultura-ondareari buruzko hainbat jarduera eta argitalpen proposatuko ditu 7 eguneko 7 abesti hashtag-eko asteroko kanpainan.

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA, MAIATZAREN 18AN

Aurten ere, maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Oiasso Erromatar Museoak, ICOM Museoen Nazioarteko Kontseiluak kudeatutako proposamena izanik. Kontseiluak kontuan hartu du museo-instalazioak publikoarentzat itxi direla eta baldintza horretara egokitu du 2020ko formatua; horretarako, jarduera digitalak bultzatu ditu Musoeoen Nazioarteko Egunaren balioak sustatzeko. Aurtengo gaia "berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa" da.

TAILERRA: "ESKU INKLUSIBOAK OIASSOKO PORTUAN"

2020ko Museoen Nazioarteko Eguna museoek eratzen dituzten komunitateek dituzten ikuspegi desberdinak elkartzeko topagune bihurtu nahi da, aurreiritziak identifikatu eta gainditzen laguntzen duten tresnen alde eginez, ez bakarrik erakusten diren objektuetan, baita bildumek kontatzen dituzten historiaren pasarteetan ere.

Oiassok proposatutako tresna "Esku inklusiboak Oiassoko portuan" tailerra da. Bertan, familiak esku eta arrain formako aztarnak sortzera animatzen ditugu; izan ere, bi irudi horiek arkeologoen lana, elkartasuna, itsasoa, Oiassoko portua eta kultur trukea sinbolizatzen dituzte. Jendeak tailer xume honen emaitza info-oiassomuseo@irun.org helbide elektronikora bidali ahal izango digu, eta bere laguntzarekin erakusketa birtual bat sortuko dugu www.oiasso.com webgunean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika