Api, 2019 Irun, Familia Ola, Euskara
Irungo Udalak, Euskara Arloaren bidez, "Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres!" proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Bada, ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu da: 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat.
2018-2019 ikasturtean, familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatuko dira: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irtenaldiak eta abar; tartean, aurreko ikasturteetan antolatu izan diren jarduera batzuk. Hasteko, lehenengo ekimenak azarorako antolatu dira, aurreko edizioetan bezala Urtxintxa Aisialdiko Eskolaren eskutik:
1.Talo tailerra eta Agorregiko Burdinola eta Errotetara bisitaBurdina nondik ateratzen den ba al dakizu? Eta taloak egiteko irina? Zatoz Agorregiko Burdinola eta Errotak bisitatzera, hori eta gehiago ikasiko dugu eta! Gainera, meriendatzeko talo goxo-goxoak prestatuko ditugu!
Noiz: Maiatzaren 8an eta 12an
Ordutegia: 17:30-19:00 (maiatzaren 8an) eta 11:00-13:00 (maiatzaren 12an)
Non: Irungo Mendizale Elkartean, maiatzaren 8an, (Contracalle Kalea, 2) eta Agorregiko Burdinola eta Errotetan, maiatzaren 12an
2. Parketarrak
Parkean, familian eta lagun artean jolastea gustuko duzu? Giro atseginean, kantu zein jolas ezberdinak burutuko ditugu, animatu!
Noiz: Maiatzaren 16an eta 23an
Ordutegia: 17:30-19:00
Non: Gain Gainean parkean (Olaketa kalea, 25)
3.Udaberri artista
Udaberriarekin batera zelaiak eta zuhaitzak loratzen dira. Gure etxeko bazterrak ere loratzeko unea iritsi da, denok barruan daramagun artista aterako dugu!
Noiz: Maiatzaren 21ean eta 28an
Ordutegia: 17:30-19:00
Non: Toki Alai HI (Alzukaitz kalea, 2)
Hiriko ikastetxeetan izango dira jarduera horiek guztiak. Parte hartzaileek doan eman dezakete izena, apirilaren 26ra bitartean, www.irun.org udal webgunean.