Maddi Ane Txoperenarekin solasaldia

Abe, 2020

Abenduaren 12an (larunbata), 17:00etan, Akelarre elkarteak Maddi Ane Txoperena idazle, bertsolari eta kazetari hendaiarra gonbidatuko du «Ene baitan bizi da» izeneko bere lehen eleberria aurkeztera.

Gazteluma literatura saria lortu zuen liburu honek 1950eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitatean murgiltzen gaitu. Aitziber Zapirain kazetariak gidatuko du Akelarre elkartearen egoitzan ospatuko den literatur saio hori.

Toki kopurua mugatua denez, izena ematea derrigorrezkoa izango da: asunmikelarena@gmail.com edo 06 60 64 24 91 telefonora deituz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika