‘LOSERS EUSKARAZKO ANTZERKIA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Abe, 2020

Igandean arratsaldeko 19:00ean, Itsas Etxea Auditoriumean ‘Losers’ antzezlana ikusi ahal izango da.

Sarrerak 8 eurotan saltzen dira ARMA PLAZAn eta https://tickets.kutxabank.es/ gunean. 

SINOPSIA

Imanol eta Sara adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Imanolek eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko al dute...

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika