“LOS VISITANTES” IKUSKIZUNA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Ots, 2018 Hondarribia, Teatro, Itsas Etxea, Visitantes, Asier Etxeandia

Igandean, martxoaren 4an, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean “Los visitantes” ikuskizuna emango da 20:00etan. Sarrerak salgai daude (18€, 12€) Arma Plazan eta Kutxabanken.

Unai Garatek eta Na Gomezek idatzia eta Garatek zuzendua da obra eta antzezle eta interpretatzaile ezagunek hartzen dute parte: ASIER ETXEANDIA (aktorea eta abeslaria, Bilbo), ENRICO BARBARO (musikaria, Napoli), VALERIE TASSO (idazlea eta sexologoa, Champagne-Ardenne), PATXI PÉREZ (aktorea, Irun) eta JON MAIA (bertsolaria, idazlea eta errealizadorea, Zumaia)

SINOPSIA

Kulturako esparru desberdinetako bost artista biltzen dira teilatu lau batean edateko eta jateko: aktoreak, musikariak, pentsalariak, idazleak, poetak …, eta zeremonia maistra batek gidatuta, aukeratutako gaiei buruz duten ikuspegia partekatzen dute publikoarekin. Gogoetak eta elkarrizketak, askotariko iritzietara zabalduak, umoreari eta musikari leku eginez betiere. Azken hori nahitaezko protagonista izango da beti, eztabaida sortzen eta gaiak garatzen diren heinean, musikariek, haiek ere parte hartuko baitute elkarrizketetan, abestiak joko dituzte zuzenean, esaten denari doinua eta musika jarriaz.

Denen artean kontu kezkagarriak eta interesgarriak aterako dituzte guztiok izaten ditugun desioen eta beldurren inguruan, beren esperientziak hurbildu eta beren zalantzak eta erantzunak eskainiz, baina irakatsi gabe, komunikazioaren eta jostaketa jatorraren aldeko apustua eginez. Izan ere, Los visitantes ez dira lagunarteko berriketakideak, artistak dira eurenean.

PROIEKTUAREN JATORRIA

Unai Garate gidoilari eta ikus-entzunezkoen sortzailearen eta Khea Ziater antzerki taldearen arteko topaketatik sortu da Los Visitantes. Alde batetik, Síndrome de Estocolmo, ikuskizunaren talk show zuzeneko musikarekin formatua hartu da, Unai Garatek berak zuzendu zuena Bufalo Produkzioak ekoiztetxean aritu zenean; eta bestetik, formatu horren aukera mugagabeak birdefinitu, berrasmatu eta garatu nahi dira beste ikuspegi batetik begiratuta, Khea Ziater konpainiak arte eszenikoetan duen esperientziak eskaintzen duena, hain zuzen ere.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika