JAIZKIBEL MENDIKO HILETA MONUMENTALAK ‘EZAGUTU ZURE HIRIAREKIN’ OSTEGUN ETA LARUNBATEAN

Aza, 2017 Hondarribia, Arma Plaza, Luis del Barrio, ezagutu zure hiria

Ostegun eta larunbata honetan ‘Ezagutu zure hiria’ ekimenaren urrats berri bat emango da. Ostegunean arratsaldeko 19:00etan Arma Plazan hitzaldia eskainiko da eta larunbata goizeko 9:00etatik 13:00etara bisita gidatua Guadalupeko Gotorlekuko aparkalekuan izango delarik hitzordua. ‘Jaizkibeleko hileta monumentuak’ izango da gaia, eta hitzaldi zein bisita gidatua Luis del Barrio arkeologoaren eskutik joango dira.

Luis del Barrio “Gipuzkoako megalitoan karta arkeologikoa’ liburuaren egileetako bat da. Gipuzkoako ondare megalitikoaren kontserbazioan esperientzia zabala du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hala eskatuta, probintziako megalitoen mantenimenduaz arduratzen da.

Ondare arkeologiko eta etnografikoan aditua

Luis del Barrio Bazaco, LURRAILAN-eko etnografoa eta historiaurrean aditua, 1976 urteaz geroztik mendiko ondaren arkeologikoan eta etnografikoan hainbat lan egindakoa da, batez ere azaleratze, karakterizazio eta balioan jartzeari dagokionean. Gipuzkoa eta Nafarroa dira gehien landu dituen guneak. Hainbat argitalpen eta artikulu egindakoa da, eta 1982an, 1990ean eta 2001ean egindako ‘Gipuzkoako Karta Arkeologiko Megalitikoen’ egileetako bat izan da, ordutik aurrera berauen eguneratzeaz arduratu delarik.

Nafarroan zenbait katalogo megalitiko burutu ditu ere. Honen arira, 170 megalito identifikatu ditu, dolmenak, tumuloak, zistak eta monolitoak hain zuzen. Hortaz gain, historiaurreko hiru gune harresitu topatu ditu ere. Esan ere hainbat arkeologi-aurkikuntza egin dituela, kalean eta kobazuloetan.

Bere lan-ibilbide luzean mendiko burdindegi, labe, hozkailu, aprisko eta estela ere aurkitu izan dituela, gure mendietan dauden lekuko historikoen zerrendatze zabala egin duelarik. Zenbait katalogo eta mapetan jasota ditu gainera, bere ezagutza zabaltzen lan handia egin duelarik. Horrekin lotuta, ondare hau babesteko eta aditzera emateko ekimen askotan parte hartutakoa da, horien artean publikoari zuzendutako mendi-irteerak, larunbata honetan egingo denaren antzekoa.

Bisita gidatuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea, 943643677 edota armaplaza@armaplaza.eus gunean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika