LITTLE MADDI, ILUSTRATZAILE FRANTSESA , IRUNGO GAZTELEKUAN

Mai, 2017 Little Maddi, ilustratzailea, gazteleku, Irun

Little Madiren erakusketa ekainaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, Martindozenea gaztelekuan inauguratuko da eta uztailaren 9a bitarte izango da ikustegai, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara.

Little Madi

Antibesen 1987an jaiotako eta Bruselan, La Cambre hirian, ENSAVen lizentziatutako artista. Espiritu libreko ilustratzailea da bera, egun Biarritzen bizi eta lan egiten du gainera. Bruselan ikasi ondoren, Parisen bizi izan zen, ondoren Nueva Yorkera aldatu zen eta gaur egun, esan bezala, Frantzia hegoaldean bizi da. Bere estiloa ikerketa grafiko bitartez garatzen du, erakusketa eta kolaborazioetan diziplina anitza erabiliz.

Madiren lana bakarra eta bihotzekoa da. Bere lanek detaile asko dituzte, baita leuntasun bakun bat ere. Honi esker berezko enfoketik alde egitea lortzen du.

Gainera rotring lumaren gehiegizko erabilerak, unibertsoarekiko duen pertzepzioaz disrfutarazten dio ikusleari, mugak gaindituz. Lan hauekin badirudi bake absolutu baten bila dabilela, eta marrazteak soilik eskaintzen diola sentsazio hori.

Paperetik portzelanarako bidea, uneoro babes gisa erabiltzen du, hartara bere imajinazioa askatzeko eta baita esperimentatzeko ere. Madik Objektu nobleekiko pasioa du, eta egun portzelana bakarreko kolekzio batekin probatzen dabil, garai bateko piezak eta Limoges katiluak nahastuz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika