"LE SPECTRE DE LA ROSE" LARUNBATEAN IRUNEN

Mar, 2019 Irun, ballet

Ametsak gure une zoriontsu edo tristeen memoriako zatiak dira, norberak bere ilusio-mundua sortzen duen tokia. Ballet errusiarrak sortu zuen, Tamara Karsaniva eta Vaslav Nijinskik 1911ko apririlaren 19an, Michel Fokine-ren koreografiarekin.

Libretoa Jean-Louis Vaudoyer-en ondorio den ballet labur honek Théophile Gautier olerkariaren bertsoak erabili zituen inspirazio iturri bezala. Vitali Safronkine koreografoak Le Spectre de La Rose berrinterpretatzen du, bere istorioa ballet nostalgiko eta ameslarira gerturatuz. Lehen antzezpenetik mende bat igaro ondoren, ikusleak haur baten uda gauetako ametsetara gonbidatuak izango dira behin dantzan bildu zen arrosaren oroipenak gogoraraziz.

1911. urtean, Le Spectre de La Rose dantza modernoko ballet modernoa kontsideratu zen. Bere sorrera abangoardia eta erromantizismoaren fusio bat izango da.

Uniqart Dance Company Iker Murillo, Marsha Rodriguez eta Vitali Safronkine Béjart Ballet Lausanne-ko dantzariek sortu dute. Mundu osoan ezaguna den ballet neoklasikoko konpainia da. Haren filosofia eta funtsezko helburua esparru paregabeetan arte eszenikoen fusio eklektiko bat egitea da. Konpainiak Dubai, Suitza, AEB, Ingalaterra eta Espainiako agertokirik onenetan eta esklusiboenetan aurkeztu ditu bere ballet originalak, Vitali Safronkine koreografoak produzituak.

Euskal Herriaren bihotzean ballet neoklasikoko konpainia bat eta ballet profesionaleko eskola bat sortzea da UDCren erronka, bertatik munduko agertokirik onenetarako koreografia paregabeak diseinatzeko.

KOREOGRAFOA: Vitali Safronkine

ZUZENDARIA: Iker Murillo

MUSIKA: Carl Maria Friedrich von Weber / Hector Berlioz

ANTZEZLEAK: Iker Murillo, Vitali Safronkine, Iñigo Etxeberria, Aimar Odriozola, Ibai Jiménez, Jon Arsuaga, María Muñoz eta Anna Dzioubenko


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika