Lau ekintza emakumeen eskubideak ospatzeko

Ots, 2020

HONAKO LIBURU HAUEN AURKEZPENA: «KONTRAKO EZTARRITIK» ETA «IDAZLEEN GORPUTZAK»

Otsailaren 21ean, ostiralarekin, 18etan, mediatekan

Uxue Alberdik eta Eider Rodriguezek argitaratu dituzten bi obrak aurkeztuko dituzte eta feminismoak literaturan duen lekuaz mintzatuko zaizkigu. Euskaraz.

MONOLOGOA «BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI»

Martxoaren 4an, asteazkenarekin, 19etan, Hendaiako Gaztetxean, Enbata Hendaiako Gaztetxeak proposaturik,

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik sei mologo aurkeztuko dituzte honako gai hauekin: euskara, generoa, onomatopeiak, amatasuna, gorputzak, irainak eta hilekoak. Euskaraz.

ANTZERKIA EUSKARAZ «PANPINA»

Martxoaren 11n, asteazkenarekin, 19etan, Mendi Zolan kulturgunean. Erika Olaizolaren obra; jokalariak: Leire Arenas eta Oier Guillane

​Noiz bilakatzen gara egunerokoan panpin? Zer gertatzen da panpin baten buruan? Noiz dugu begiratuak izateko beharra eta zergatik? Emakume bakoitza da panpina? Besteen soak panpin bilakatzen gaitu? Euskaraz.

DOKUMENTALA: «WOMAN»

Martxoaren 18an, asteazkenarekin, Varietes zinemagelan, 19etan. Egileak: Anastasia Mikova eta Yann Arthus-Bertrand

​WOMAN mundu mailako proiektua da, 50 herrialdetan 2000 emazteri hitza ematen diena. Anitz jende aurkezturik ere, gizateriaren erdia diren horien portreta egiazki intimista eskaintzen digu filmak. Frantsesez.

Zatozte haietan parte hartzera; zuen zain gaituzue!

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika