LASTARGINEN ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

Mai, 2018 Irun, Pagoki, Antorcheras

Arratsalde honetan lastarginen lehenengo ekitaldiaren 20. urteurrena ospatzeko, Pagoki Emakume Elkartea ekintzaren antolatzaileak direlarik, Mendibil Merkataritza Gunean kokatuta dagoen erakusketa inauguratu da.

Bertan lastarginen zenbait jantzi erakutsirik daude, eramaten diren osagarriekin (zuziak, kokoak, adarrak) eta Eduardo Almajanok, David Baronek eta Joel Iglesiasek utzi dituzten argazkiaekin. Irekiera ekitaldira udalaren ordezkariak, baita Alardearen konpainia eta unitate, kantinera eta hiriaren elkarteak hrbildu dira.

Erakusketa hau Pagoki Emakume Elkartearen jarduera egitarau zabal baten barruan murgilduta dago. Ekitaldi nagusiena ekainaren 2an San Martzial mendian egingo da. 17:30etatik eta 20:30ak arte, haur eta helduentzako jarduerak prestatu dira: Meritxel Martinez kontu-kontaria, Gazte-Landetxaren eskutik egindako tailerrak, txokolatada, Potxolitok egingo dituen gaileten dekorazio tailerra, Emakume Irundarrak Elkartearen taloak eta Ondare Kultur Elkartearen buruhandiak, hori guztia musikarekin girotua.

17:00etatik aurrera, ordu erdiro San Martzial mendira igoko diren autobusak egongo dira, 0,50 eurotan, eta Bixera zaharra zegoen tokian hartu ahalko dira.

21:30ak aldera, Patrixi jatetxean hasita, tiro eremuaren bidegurutzean, lastarginen desfile bat hasiko da, bidea egingo duena San Martzial ermitara iritsi arte. Helburua 1522ko egunsentian gertatu zena antzeztea da. Desfileak, ekainaren 29an Irungo kaleetan egiten den bezala, emakume eta haurrez osatuta egongo da eta iluntasunean euren zuziekin bidea egingo du. Ibilbidea egiten den bitartean, txalaparta entzungo da eta azalpenak emango dira Mikel Estomba eta Maria Alustizaren eskutik (Zabaltza plazan egiten den ekainaren 28ko kantineren aurkezpenaren ekitaldiaren aurkezleak).

Urtemuga hau ospatzeko Pagoki Emakume Elkarteak, ekintzaren antolatzaileak, egitarau programa bat aurkeztu du gaur, alde batetik, emakumeak batailan izan zuen papera azpimarratzeko zuzendua; eta bestetik, orain arte egindako ibilbidearen balantzea egiteko, San Martzialeko egutegian garrantzia irabazi duen ekitaldiaren eboluzioa ikusteko, gaur egun 700 emakume eta haur biltzen dituelarik.

20 urte betetzen dira 1998an emakume irundar talde batek lehen aldiz lastarginen oroimen ekitaldia antolatu zuenetik, urteen joan etorriarekin nahitaezkoa bihurtu dena San Pedro egunaren gauean eta ekainaren 30ean egiten den San Martzial Alardearen bezperan.

“Urtebete baino gehiago daramagu jarduera programa prestatzen, elkarte, empresa eta partikularrekin harremanak egiten. Hiritarrei erakusketa bisitatzera eta oroimenaren detaile guztiak ezagutaraztera animatzen diegu”, dio Rosa Marcosek, Pagoki Emakume Elkartearen presidentea.

Irungo Alardeko Generala den Paco Carrillok azpimarratu du “1522. urteko emakumeen papera goraipatzea garrantzitsua da eta horregatik Buruzagien eta Alardeko Batzordeak jardueren ekitaldia bermatzen dugu”.

Webgune berria

Pagoki Emakume Elkarteak, bere hogeigarren urteurrenaren barruan antolatu duen jarduera egitarauaren barruan, bere webgunea ere berritu du, www.antorcheras.com.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika