"LAS AMISTADES DE GERTRUDIS" ANTZERKIA ASTEAZKENEAN IRUNEN

Uzt, 2019 Hondarribia, antzerkia

Asteazken honetan 20:00etan, Irungo Eskoleta Karrikan "Las amistades de Gerturdis’ obra ikus ahal izango dugu Pollo Rosa konpainiaren eskutik.

Gertrudisen lagunak izeneko lanean, hainbat jarduera uztartzen ditugu: zure museo gustokoenari bisita, ipuin kontalari bat entzun eta musika performance batez gozatu. Gertrude Stein, XX. mendeko artisten mezenasaren ikuspegitik, artearen historia irauli zuten pertsonaiak hautatu eta haien bizitza era ezberdin eta dibertigarriago batean ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Lehen atal honetan Frida Kahlo, Jorge Oteiza eta Henry Matisse izango ditugu hizpide. Artista bakoitza 15/20 minutuz lantzen da, beraz, 15 minututik ordubetera arte iraun dezaketen saioak antolatu daitezke eta gerora antzerki foruma egiteko aukera eskaini. Formatu hau ikuslego zabal bati zuzendua dago: antzerkira sarri joaten ohi denari; margolaritzan, eskulturan edota musikan interesa duenari ere; museoak atsegin dituztenentzat, arte ikasleentzat eta abar luze bati zuzendua finean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika