Larunbateko Kukai Dantza Taldearen 'Fair play' ikuskizuna Jostaldi Pilotalekura pasa da

Urr, 2020

Datorren larunbatean, urriak 24an eta arratsaldeko 20:00etatik, KUKAI dantza taldeak ‘Fair play’ ikuskizuna aurkeztuko du. Kasino Zaharreko lorategietan egitekoa bazen ere, ikuskizuna Jostaldi pilotalekura pasa da.

Hasera batean abuztuaren 28an egitekoa zen ikuskizuna bertan behera utzi behar izan zen. Bertara joateko ezinbestekoa izango da, eta jadanik ez dago gonbidapenik, abuzturako denak agortu ziren eta.

Real Sociedad eta Corner Festibalak egindako eskari baten ondoren sortu zen ‘Fair play’ ikuskizuna.

Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai Dantza eta Reala. Ikuskizun honek baloreak eta izaera bat jarri nahi ditu futbol zelaia den agertokian. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna… aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak.

Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitaeren parte bilakatuz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika