LARUNBATEAN, JAIETAKO AGUR OFIZIALAK 2018ko SANMARTZIALEI HASIERA EMANGO DIE

Eka, 2018 Irun, Fiestas, San Marcial

Aurten, sanpedro eta sanmartzialak ofizialki hasten dituzten ekitaldiak ekainaren 23an izango dira, larunbatarekin: 21:30ean, Asun Casasolak pregoia egingo du, udaletxeko balkoitik.

Ekitaldiaren aurretik, 19:00etan, ohi bezala, San Joan zuhaitza jarriko da, txistularien bandaren laguntzaz, eta, 20:45ean, Kemen Dantza Taldeak aurreskua dantzatuko du suaren inguruan. Agur ekitaldia amaitutakoan, 21:45ean, San Joan sua piztuko du José Antonio Santano Irungo alkateak.

Udaletxeko fatxadaren argiztapena

Udaletxearen argiztapenean egindako hobekuntzen barruan, bigarren urtez jarraian, sanmartzialetarako argi bereziak jarriko dira udaletxeko fatxadan: jaietako berezko koloreak.

Gainera, jaiak direla eta, San Martzial baseliza uztailaren 1era arte egongo da piztuta –urte osoan, gauerdian itzaltzen da–.  

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika