Larunbatean itzuliko da Lapurriturriko informazio-gunea lanera

Eka, 2020

Aiako Harria Parke naturalean dagoen eta Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko Arloak kudeatzen duen Lapurriturri informazio-guneak ere, ekainaren 6an (larunbatean) ekingo dio denboraldi berriari. Covid-19 pandemiak eragindako Alarma-egoerak, Aste Santuetarako ateak irekitzea aurreikusita bazuen ere, ekainera arte atzeratzea eragin du. Izan ere, fase honetan baimenduta daude naturan egiten diren turismoko jardueran.

Informazio-gunean ematen den zuzeneko arretan eta egingo diren jardueretan, osasun-erakunde eskudunek unean-unean ezartzen dituzten higiene- eta segurtasun-neurriak hartuko dira, betiere segurtasun-distantziak errespetatuz.

2020 urteko kanpainarako ekainaren 6tik (larunbata) urriaren 31 arte informazio-gunea larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan irekita egotea proposatzen da, 10:00etatik 14:00etara. Aurreko urteetan egin den bezala, 2020an ere informazio-puntuari lotutako doako txangoak antolatu nahi dira. Deseskalatzearen 2. Fasean gaude eta baimenduta daude naturan turismo jarduerak egitea, gehienez ere 20 laguneko taldeetan. Kopuru hori da Lapurriturin antolatzen diren jarduera ohikoetan erabiltzen den pertsona-kopurua. Izen-emateak txangoaren aurreko asteetan irekiko dira. Honako egutegi hau aurreikusi da:

1. GOTOR ETA GERREN ARTEAN:

2. NARRASTIAK

3. MEATZARITZA.

4. IZARRAK BEHATZEA:

5. ORIENTAZIO-MARTXA:

6. MARRAZKETA-PINTURA.

7. MIKOLOGIA:

Lapurriturriko informazio guneak hamar urtetik gora darama bisitari guztiei parkea ezagutzera ematen, eta, horretarako, hainbat jarduera antolatzen ditu denboraldi osoan. Udaberrian, udan eta udazken hasieran jarduerak programatzeaz gainera, informazioa ematen die bisitariei, paperean, eta parkeari buruzko azalpenak ere ematen dizkie, inguruko turismo eskaintzari buruz eta bost ibilbide tematikoei buruz (elur zuloak; meatzaritza; ikazkintza; gerrak; eta flora, fauna eta ura) eta inguruko eskaintza turistikoari buruz. Iaz asistentzi marka hautsi zen instalazioan: 1.652 lagun pasa ziren informazio gune horretatik.

Turismoari dagokionez, Bidasoa bizirik-ek jakinarazi zuenez, ekaineko lehenengo astean bertan zabalduko da Luis Marianoko lorategietako turismo bulegoa. Zehazki, ostiralean irekiko ditu berriz ateak, hilak 5, dagozkion segurtasun eta higiene neurriak hartuta (pertsonen arteko urruntzea, toki kopuru mugatua, hidrogela), udako ordutegian:

Ekainaren 5etik 30era

Asteartetik larunbatera

10:00-13:30 / 15:30-19:00

Astelehenetan

15:30-19:00

Uztailaren 2tik irailaren 15era

Astelehenetik larunbatera

10:00-13:30 / 15:00- 19:30

Igandeetan

10:00-14:00

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika