LARUNBATEAN, BISITA SENTSORIALA OIASSO MUSEOAN, ZINEBAIREN ALDE

Urr, 2018 Irun, Museo Oiasso, zinebai

Irungo Oiasso Museoa oztoporik gabeko euskarazko zinemaren alde: ez du izan zalantzarik Zinebai ekimenaren alde egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren Meta programaren parte da Zinebai proiektua, eta, 2018ko programa osatzen duten gainerako hamalau ekimenak bezala, crowdfunding kanpaina betean dago, oztoporik gabeko zinema libre eta integratzaileagoa egiteko proiektua aurrera ateratzeko beharrezkoak diren funtsak biltzeko. Horrela, entzunezko deskripzioen bidez, euskaraz filmatutako hiru pelikula “ikuserraz” egingo ditu Zinebaik.

Oiasso Museoak oso jarduera berritzaile bat programatu du larunbat honetarako: Erromatar Museoa ohikoaz beste ikuspuntu batetik ezagutzeko bisita sentsorial bat.

Bi txanda antolatu dira, 11:00ean bata eta 12:00etan bestea, eta 60 minutu iraungo du bisitak. Nahi duen orok parte hartzeko moduan diseinatu da, interesdunek desgaitasunen bat izan edo ez izan, eta biltzen den diru guztia Zinebai ekimenerako izango da. Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu goteo.cc/zinebai webgunean.

Nola eman izena?

Bisita sentsoriala egiteko izena eman nahi baduzu, deitu 943 639 353 telefono zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat info-oiassomuseo@irun.org.helbidera.

BISITA SENTSORIALA

LEKUA: Oiasso Erromatar Museoa, Eskoleta, 1 - 20302 IRUN

EGUNA: Urriak 27, larunbata

ORDUA: 11:00-12:00 edo 12:00-13:00

PREZIOA: 6 € (6 urtetik beherakoak, doan). Nahi duen ororentzat. Talde txikiak (20 lagun txanda bakoitzean)


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika