Larunbat honetan sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzak dekretatutako murrizketa berriak

Abe, 2020

Irungo Udalak dei egiten du Covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko osasun-agintariek ezarritako neurriak betetzen jarraitzeko. Larunbat honetan sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzak iragarri zituen murrizketa berriak, besteak beste, ostalaritza berriz irekitzea, muga batzuk jarrita, eta mugikortasunari buruzko beste berrikuntza batzuk.

Pixkanaka gure eguneroko kontuak berreskuratzen ari diren arren, Udalak azpimarratu nahi du oso gogoan izan behar dugula garrantzitsua dela norberaren erantzukizuna aurrera egiten jarraitzeko. Funtsezko gakoen artean, maskara derrigorrezkoa da uneoro, eskuen higiene egokia ere oinarrizkoa da, eta pertsonen arteko distantziak kontrolatu egin behar dira, eta elkarretaratze handiak saihestu.

Eguberriei begira, beste erakunde batzuen mezuen ildotik, bereziki azpimarratzen da osasun-agintariek emandako jarraibideak bete egin behar direla; esaterako, familiarekin joan-etorriak eta topaketak egiteko garaian. Herritarrei dei egiten zaie egun horiek ahal den neurrian goza ditzaten osasun-krisiaren testuinguruan eta betiere neurriak betez, zeren Eguberri-jai hauetan gertatzen denaren araberakoa izango baita 2021. urtearen hasierako egoera.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika