LAPURRITURRIREN INFORMAZIO GUNEA ZERURA BEGIRA EGONGO DA BERE HURRENGO JARDUERAN

Uzt, 2020

Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo laugarren irteera eskainiko du. Datorren abuztuaren 12, asteazkena, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia saileko bi lagunen gidaritzapean bertara hurbildutakoek izarrak, sateliteak, planetak, ... ikusi, identifikatu eta heuren ezaugarriak ezagutuko dituzte. Aurreko aldietan bezala, bai begi bistaz, bai teleskopio bidez Aiako Harriko iluntasunean, eta ilargi argirik gabe, udako zeru izartsuaz gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.

Prebentzio-neurri bereziak hartuko ditugu Covid-19 protokoloaren arabera: familia-unitateen arteko segurtasun-distantziak mantenduko dira. Gel hidroalkoholikoa egongo da zure eskura informazio-gunean. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Irungo Udaleko web gunearen bitartez (www.irun.org) edo 010 telefonora deituaz abuztuaren 1etik 10ra bitarte. Irteerarako 20 pertsonentzako tokia eskaintzen da

NOIZ: 2020.08.12 Asteazkena. 

ORDUTEGIA: 21:30-23:30 h.

ABIAPUNTUA: Lapuriturri-Erlaitz informazio puntua (GI-3454, Km 11,470 - https://goo.gl/maps/pbvSEQDfMqWJ4L4K7).

ZER ERAMAN: Maskara, mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak, linterna, berokia eta manta.

Ekintza honetan izena emateko, interesatu bakoitzarentzako banakako inskripzioa egin beharko da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika