LAPURRITURRIKO JARDUEREN DENBORALDIA INDAR HANZDIZ HASIKO DA AURTEN

Mai, 2019 Irun, Lapuriturri

Aste Santuan irekita egon zen Lapurriturriko informazio gunea, baina, ofizialki, ekainean hasiko da denboraldi berria. Datozen egunetan jarriko da martxan denboraldi berriko jarduera programa, zeina ofizialki ekainean hasiko baita. Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko Arloak sustatzen du Lapurriturriko informazio gunea, eta instalazioa lehenengo jarduera programatzen bukatzen ari da: gure landa ingurunean bizi diren hegaztiak ezagutzeko irteera bat, ekainaren 1ean.

Txorien mundua ezagutzen duen gidari baten laguntzaz, espezie bakoitza identifikatzen saiatuko dira parte hartzaileak, ikusmena zein txorien kantua erabiliz. Aiako Harrian arruntenak diren hegaztiez gain, helburua izango da bereziki pinudietan eta hariztietan aurkitzen ahal diren espezieak ikustea eta entzun ahal izatea, eta gure lurraldea gurutzatzen duten hegaztiak ere bai.

"Garai batetik hona, hiriko eskaintza turistikoa ez da ulertzen Lapurriturri eta bere jarduera programa gabe. Ez bakarrik guregana etortzen direnentzat. Urtez urte konprobatzen dugu hemen bizi garenontzat ere bitarteko egokia dela goiz bat natura betean paseatzen emateko" azaldu du Garapen Iraunkorreko funtzioetako ordezkari Miguel Ángel Páezek.

Hitzordua goizeko 09:00etan izango da, Lapurriturriko informazio gunean bertan. Prismatikoak eta txoriei buruzko gidaliburu bat eramatea gomendatzen zaie parte hartzaileei. Interesdunek izena eman dezakete dagoeneko, Irungo Udalaren webgunean sartuta (www.irun.org) edo 010 telefono zenbakira deituta, maiatzaren 30era bitartean. 20 lagunek parte hartu ahalko dute gehienez irteeran,

Urrira arte

Urtero bezala, udan egingo diren zenbait irteerak osatuko dute jarduera programa, eta hurrengo jarduera informazio gunearen irekiera bera izango da, ekainaren 1ean. Publikoarentzako arreta ordutegia iaz indartu zen berbera izango da: Ekainetik urrira bitarteko asteburuetan eta uztaileko eta abuztuko jaiegunetan irekiko dela 10:00etatik 14:00etara.

Lapurriturriko informazio guneak hamar urtetik gora darama bisitari guztiei parkea ezagutzera ematen, eta, horretarako, hainbat jarduera antolatzen ditu denboraldi osoan. Udaberrian, udan eta udazken hasieran jarduerak programatzeaz gainera, informazioa ematen die bisitariei, paperean, eta parkeari buruzko azalpenak ere ematen dizkie, inguruko turismo eskaintzari buruz eta bost ibilbide tematikoei buruz (elur zuloak; meatzaritza; ikazkintza; gerrak; eta flora, fauna eta ura) eta inguruko eskaintza turistikoari buruz. Iaz asistentzi marka hautsi zen instalazioan: 1.496 lagun pasa ziren informazio gune horretatik.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika