LAPURRITURRI "ONDDOEN BILA"

Urr, 2018 Irun, Lapuriturri,

Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo Hhirugarren irteera eskainiko du. Onddo eta perretxikuei buruzko irteera datorren urriaren 13an, larunbata, burutuko da Jesus Mari Orcajo eta Patxi Lagoren gidaripean eta mikologia aktibititatearen helburua, bertaratutakoek naturaren ezagutza suspertzea izango da. Irteera adin guztietako pertsonentzat zuzenduta dago.

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute formulario hau betetzen edo 010 telefonora deituaz urriaren 1etik 10a bitarte. Irteerarako 20 pertsonentzako tokia eskaintzen da.


OHARRAK:

Izen-ematea: urriaren 1etik 10a bitarte.

Plaza mugatuak: 20 plaza

Noiz: 2018ko urriaren 13an, larunbata

Ordutegia: 10:00-12:30

Abiapuntua: Lapuriturri-Erlaitz informazio puntutik.

Zer eraman: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak, ura eta hamaiketakoa.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika