LAPURRITURRI: GUDAK ETA GOTORLEKUAK BIDASOAKO MUGAN

Eka, 2020

Lapuriturri - Gudak eta Gotorlekuak Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo lehenengo irteera eskainiko du. Datorren ekainaren 20ean, larunbata, gotorlekuak eta gudak Bidasoako mugan ezagutza handitzeko hitzordua dugu.

Aranzadi Elkarteko Alfredo Morazaren eskutik iraganeko gudetan murgilduko gara: Carlistadak, Espainako 1936ko Gerra zibila eta 2. Mundu Gerran sortu zen Comète Sarearen istorioen artean. Hainbat puntu estrategiko bisitatuko ditugu Lapuriturri-Erlaitz informazio puntutik abiatuta.

Prebentzio-neurri bereziak hartuko ditugu Covid-19 protokoloaren arabera: familia-unitateen arteko segurtasun-distantziak mantenduko dira. Gel hidroalkoholikoa izango da partaideen eskura informazio-gunean. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

IZEN-EMATEA HEMEN

OHARRAK:

Izen-ematea: Ekainaren 13tik 18ra

Plaza mugatuak: 20 plaza

Noiz: 2020ko ekainaren 20a (larunbata).

Ordutegia: 10:00-12:00

Abiapuntua: Lapuriturri-Erlaitz informazio puntutik.

Zer eraman: Maskara, mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak, ura eta hamaiketakoa.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika