LAPURRITURRI GOTORLEKU ETA GUDEN ARTEAN

Mai, 2018 Irun, Lapuriturri,

Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo bigarren irteera eskainiko du. Datorren ekainaren 2an, larunbata, gotorlekuak eta gudak Bidasoako mugan ezagutza handitzeko hitzordua dugu.

Aranzadi Elkarteko Alfredo Morazaren eskutik iraganeko gudetan murgilduko gara: Carlistadak, Espainako 1936ko Gerra zibila eta 2. Mundu Gerran sortu zen Comète Sarearen istorioen artean. Hainbat puntu estrategiko bisitatuko ditugu Lapuriturri-Erlaitz informazio puntutik abiatuta.

OHARRAK:

Izen-ematea: Maiatzaren 21etik 31era

Plaza mugatuak: 20 plaza

Noiz: 2018ko ekainaren 2a (larunbata).

Ordutegia: 10:00-12:30

Abiapuntua: Lapuriturri-Erlaitz informazio puntutik.

Zer eraman: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak, ura eta hamaiketakoa.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika