Lan-eko lantegiak Hendaian

Ira, 2020

Laguntza zentroa zenbait ekintza garatzen ari da enpleguaren alde eta jarduerak sortzearen alde.

​LANLEKU PARTEKATUA

Maizenik «Coworking» edota «Hirugarren leku» deitua, leku horren printzipioa sinplea da. Lan egiteko leku beharra duen orori zabalik da. Ez da erabat bulego ez eta etxe, baina bien arteko zerbait. Ehun bat metro karratu ditu eta internet lotura ona eskaintzen du, bai eta inprimagailua, kafea eta atseden hartzeko aukera eta, batez ere, isolatua ez sentitzeko aukera ematen du ere. Hantxe dituzu Bruno, Dafne, Yeni… soldatapeko langileak, ikasleak, beren jarduera sortzen ari diren jendeak… bai eta aldi llabur baterako diren jendeak ere. Aholkuak jaso litezke, sostengua, talde dinamika bizi, bai eta beste baliabideetarako sarbidea ere beren jarduera sortu nahi dutenentzat.

​PROIEKTUAK DITUZTENENTZAT ETA SORTZAILEENTZAT DIREN LANTEGIAK

Lan-eko eta Interstices Sud Aquitaine direlakoek enpresari edota sortzaileentzako lantegiak proposatzen dituzte hilero. Gai batetan formakuntza hartzeko aukera duzu hor, bai eta beste partaideekin mintzatzeko ere.

Urrian: «Nire presentzia sare sozialetan», 2020ko urriaren 5an, 9:30etik 12:30era, Lan-eko lokalean

Orori zabalik den lantegia; izena eman behar da hona idatziz: hbroquet@hendaye.com

​LANPOSTUA KOLEKTIBOKI BILATZEKO TALDEA

Lan-eko lantegiak lanpostua bilatzeko jende talde bat biltzea proposatzen du. Lehen bilkura urriaren 12an eginen da, 9:30ean, elkar ezagutzeko, nork bakoitzak dituen zailtasunetaz mintzatzeko eta taldeak nor bakoitzari lana bilatzen nola lagun diezaiokeen asmatzeko.

Taldeak baditu zu laguntzeko ideiak: enpresen bisitak, lanpostu eskaintzak taldearekin partekatzea, curriculuma egiteko denbora tarte bat hartzea… baina guztia elkarrekin eraikitzeko dugu, nor bakoitzaren beharren arabera. Ekintza hori Pôle Emploi eta Interstices Sud Aquitaine erakundeekin elkarlanean daramagu.

​Gehiago jakiteko

Webgune honetara jo: www.laneko.eus

Bisita egin iezaguzu Intzuran:16 rue Lekueder karrika 16, 1. solairua, eskuin. Zabalik 9:00etatik 17:30era, egunero, salbu astezken arratsaldean

Prenez contact avec la coordinatrice de Lan-eko Hélène Broquet hbroquet@hendaye.com

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika