‘LA TRINCHERA INFINITA’ OSTIRALEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Abe, 2019

Ostiralean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ‘La trinchera infinita’ filmea ikus ahal izango da. Aste honetan datozen Goya sarietarako 15 izendapen jaso berri ditu, horien artean filmerik onena izendatua izateko. Sarrerak ohiko bideetatik saltzen dira 4 eurotan.

Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzenduta, Espainiako Gerra Zibilean oinarritzen da filmea.

Higinio eta Rosak denbora gutxi daramate ezkonduak Gerra Zibila hasten denean. Orduan, Higinioren bizitza erabat aldatu egingo da. Emaztearen laguntzarekin, etxebizitzan egindako zulo bat erabiliko du gorde eta bizitza salbatu ahal izateko. Kanpoan gertatzen denaren beldur, eta batak besteari dioten maitasunari eutsiz, 30 urte baina gehiago emango dute gordeta eta etxetik atera gabe.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika