DONAMARIAKO DORREAK, 500 URTE LUZEKO HISTORIA

Uzt, 2017 Casa Torre, Donamaría, Navarra, Bertiz, Baztán, Visitas guiadas

Erdi Aroko Nafarroako nobleziaren ohiko eraikuntzetako bat ezagutu nahi baduzu, Donamaria herria bisitatzeko gomendioa egiten dizugu (Doneztebetik eta Bertizko Jaurerritik oso gertu). Nafarroako Iparraldeko udalerri honetan dago Jauregia dorretxea. XV. mendeko jauregia kultura ondasuntzat jo dute eta urte osoan zehar bisitatu ahal da hitzordua 652 162 103 telefonoaren bidez edo jauregiarte@gmail.com helbidean eskatuz. Sarreraren prezioa 4€-koa da.

Donamariaren sarreran dago. Jauregia dorretxea 500 urte luzeko historia duen jauregi dotorea eta soila da. “Ohol Etxea” izenaz ezaguna da eta lau solairuk eratzen dute eraikina: Bi harrizkoak dira eta beste biak egurrezkoak . Jauregian egin den zaharberritze prozesuari eta Nafarroako dorretxeen iraganari buruzko erakusketa bat dago barruan.

Kultura ondasuntzat jo zuten eta 2000 -2001 aldian egin zen zaharberritzea. Lehenengo jarduketen xedea jauregiaren harlanduzko oinarria izan zen, eta kasu horretan ez zen konponketa handirik behar izan. Geroago, egurrezko bi solairuak zaharberritu ziren. Pieza batzuk beste berriez ordezkatu behar izan badira ere, duela 600 urteko habe handiak kontserbatu dira, baita barruko egurrezko armazoia eta lurzoruko egurra ere bai.

Bisitaldi gidatuak

Eraikin ospetsu hau titulartasun probatukoa bada ere, Carmen eta Ángeles Peralta jabeek publikoari irekitzea erabaki dute. Iaztik, Bertizko Partzuergo Turistikoak eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak Jauregia dorretxerako bisitaldi gidatuak antolatzen ditu bere historia ezagutzera emateko.

Bisitariarentzako erakargarritasun handienetako bat ganbara bisitatzea da. Toki horretan garia lehortzen zen eta hartara iristeko, egurrezko eskailera batetik igo behar da. Sentitzen den lehenengo inpresioa barruan dagoen argi berezia da, eta, bigarrena, akustika da. Kanpoko zaratak, alegia txorien doinua eta ibaiaren zein euriaren zurrumurrua era magikoan antzematen dira dorrearen alde horretan. Hori dela eta, musika-kaxa batekin alderatu dute batzuek.

Solairu guztiak bisitatzen dira eta jauregiaren barruan dagoen erakusketa bat ere ikusi ahal da. Bertan, Erdi Aroko eraikuntza mota horri buruzko informazioa ematen da. Beheko solairuan, eraikinean egin den zaharberritzea azaltzen da eta lehenengo solairuan, berriz, higiezinaren alderi historikoak: zer den dorretxe bat, zeintzuk diren bere funtzioak, tipologiak eta Nafarroan kontserbatu diren beste adibide batzuk.

Bisitaldiak asteburuetan eta jaiegunetan egiten dira 12.00etatik 17:00etara. Bisitaldiak aurretik hitzartu behar dira Bertiz Partzuergora aurretik deituz (948 592323) edo 699 212226 telefono mugikorrera.

Informazio gehiago

Bertizko Turismo Bulegoa – Nafarroako Gobernua Tel.: 948 59 23 86.

www.turismonavarra.es (Nafarroako Turismo ataria)

www.baztan-bidasoa.com

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika