TXALO PRODUKZIOAK "HEROIAK" IKUSKIZUNA ANTZEZTUKO DU DATORREN LARUNBATEAN

Aza, 2017 Irun, Antzerkia, Amaia K.Z,

Datorren larunbatean azaroaren 11an, Txalo Produkzioak taldea egongo da Amaiako Kultur Zentroan bere ikuskizun “Heroiak” emateko. Antzezpena 20:00etan hasiko da, eta sarrerak ohizko lekuetan eros daitezke, 14,30 euroan (sarrera orokorra) edo 9,20 eurotan (langabeek, 14 berakoek, eta Gazte Txartelakoek).

Fitxa teknikoa eta laburpensa

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Aktoreak: Ramón Aguirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz

Hizkuntza: Euskera

Iraupena: 85 min

Hiru beterano, gerran aritutako soldaduentzako zaharegoitza batean daude, bizitzaren joanari so. René errena dago, Gustavek agorafobia du eta Fernandek zorabioak izaten ditu sarri, buruan duen metraila pusketaren erruz… Gerraren ajeak. Gure hiru heroiek zahar-egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Nora ordea? Indotxinara? Aldameneko Herrira? Edo haizeak lizarrak inarrosten dituen tontorrera?


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika