OSCAR GASCONEN 'LA MIRADA' LANAK IRABAZI DU ERDI AROKO ARGAZKI LEHIAKETA

Abu, 2017 Hondarribia, argazki lehiaketa, saria, Erdi Aroko Azoka

Oscar Gasconek lortu du Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketako argazki onenaren saria. Ekainean egindako azokan hark ondutako 'La Mirada' argazkia da, hain zuzen, garailea. Bigarren, Vladimiro Garcia izan da "Magia" lanari esker, eta hirugarren, Manuel Barreiro, "El alfarero" delakoaren egilea. 500, 400 eta 300 euro jaso dituzte, hurrenez hurren. Azpimarratzekoa da berriki egindako Jai Nagusietako Argazki Lehiaketan saritutako hiru argazkiak ere eurenak direla, segida berean.

87 argazkik hartu dute parte, guztira, lehiaketan. Epaimahaia Estitxu Ortolaitz, Floren Portu eta Julian Lazkanotegik osatu dute, eta Goio Uriartek egin ditu idazkari lanak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika