LA COMPAÑÍA LA MACANA TRAE A DONOSTI SU ESPECTÁCULO DE DANZA "INVISIBLE WIRES"

Urr, 2017 Donostia, La Macana, Danza, Invisible Wires, Egia

La Macana Galiziako dantza-konpainia bat da; 2009an eratu zuten Caterina Varela eta Alexis Fernández egile eta antzezleek. Beren lehen lanari esker, Ven, nazioarteko proiekzioko ibilbidea hasi zuten, beren sormenezko jarduna pedagogikoarekin tartekatuta. Izan ere, lan horrek hainbat sari irabazi ditu eta hogei herrialde baino gehiagotan egin dituzte emankizunak.

Invisible Wires dugu beren azken ekoizpena. Julio César Iglesias Ungok zuzendu du, Alemanian bizi den kubatarrak, eta artista-talde zoragarri batek lan egiten du horretan. Proposamen benetan fisikoa da: giro surrealista baten erdian, pertsonaia tormentatuen talde basati bat zentzugabekerian, heriotzan, maitasunean eta oroitzapenetan zehar zamalkatuko da.

Zuzendari artistikoa: Julio César Iglesias Ungo

Zuzendari laguntzailea: Caterina Varela

Antzezleak: Alexis Fernández, Tanja Fridjonsdottir, Niko Hafkenscheid, Janis Heldmann, Jacob Ingram-Dodd, Dymitry Szypura

Jatorrizko musika eta zuzeneko musika: Niko Hafkenscheid

Argiztapenaren diseinua: Alfonso Castro


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika