‘IRUN HIRIA’ MUSIKA BANDAK ETA SERAFÍN ZUBIRIK OMENALDIA EGINGO DIOTE NINO BRAVORI

Aza, 2017 Irun, Kontzertua, Nino Bravo

“Irun Hiria” Musika Bandak dagoeneko markatuta dauzka agendan bi kontzertu oso interesgarriak. Haien artean, Nino Bravori eskainiko dioten kontzertua; abenduaren 22an izango da, Amaia KZn. Dagoeneko salgai daude sarrerak.

Agendan sartuta, Irun Hiria Bandaren hurrengo emanaldia musikarien zaindariaren egunean izango da: Santa Zezilia egunean, azaroaren 26an. Bandak kalejira batekin emango dio hasiera; San Juanetik Junkaleko Elizaraino; elizan, meza egingo da hildakoen omenez. 12:30ean, ohizko kontzertua emango da, zaindariaren omenez, Amaia Kultur Zentroan.

Nino Bravo gogoratuz

Datozen asteetako hitzordu nagusi gisa, Bandak “Nino Bravo gogoratuz” kontzertua emango du abenduaren 22an, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Banda ez da bakarrik egongo; izan ere, aukera honetarako, artista handiak etorriko dira Irunera, hala nola, Serafín Zubiri, Felipe Garpe eta Mariam Escrich. Ikuskizun horrek Kutxa Fundazioaren laguntza jasotzen du, eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Musika eta irudiak nahastuko dira bertan, eta Nino Bravo sakontasunez ezagutzeko balio izango du.

Dagoeneko salgai daude kontzertu horretarako sarrerak Luis Marianoko turismo-bulegoan edo Kutxasarrerak bidez, ohizko prezioetan: 14,30 euro, sarrera orokorra, eta 9,20 euro, tarifa murriztua langabeentzat, 14 urtetik beherakoentzat eta Gazte Txartela daukatenentzat.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika