Kultura: lineako txartel salmenta balia liteke jadanik

Urt, 2020

Jadanik gure webgunearen haussiera orritik zuzenean erreserba dezakezu zeure lekua Hendaiaren kultura sasoian proposatzen diren ikuskizun guztietarako www.hendaye-culture.fr > Txartel salmenta

Linean ordain daiteke, segurtasunez, banku txartelaren bidez.

Leku bakoitzeko 0,50 € gehiago kobratuko dizkizugu (Tarifa arrunta: 12,50 € / Tarifa murriztua, haietan abonatuentzakoa: 6,50 € / 8 urte gabekoentzako tarifa: 4,50 €) linean erreserbatuz gero.

Tarifa murriztuak ere erreserba litezke linean, betiere gero, aretora sartzean, horretarako frogagiria aurkeztu beharko duzularik.

Erreserba egiten duzunean horren frogagiria igorriko zaizu e-postaz. Frogagiri hori inprima edo telefonoan atxiki aretora sartzeko.

Txekez edo sos idorrez egin liteke ere (Tarifa arrunta: 12€ / Tarifa murriztua, haietan abonatuentzakoa: 6 € / 8 urte gabekoentzako tarifa: 4 €), zuzenean Hendaiako Mendi Zolan kulturgunearen 3. solairuan (Zabalik asteazkenetik larunbatera: 10 :00-13 :00 / 15 :00-19 :00).

ABONAMENDUA HAR EZAZU!

Hendaiaren kultura sasoiaren abonamendu txartela 11 eurotan erosiz, urte osoan zehar ukanen dituzu tarifa murriztuak (-% 50)! Hendaian, Udalaren Kultura Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak, bai eta partaide dugun Euskal Hirigune Elkargoak proposatzen dituzten ikuskizun eta kontzertu orotarako.

2020ko urtarril-ekaina arteko kultura agenda webgune honetan ikus ezazue: www.hendaye-culture.fr

Facebook orria: https://www.facebook.com/HendayeCulture/

Mendi Zolan kulturgunea – Zokoburu auzoa, Itsas etorbidea, 119, 64700 Hendaia

Tel: 0 (033) 5 59 48 30 49 – E-posta: mendizolan@hendaye.com

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika