KONTZERTUA OSTIRALEAN IRUNGO URDANIBIA PLAZAN

Mai, 2018 Irun, Irun zuzenean, concierto

‘Irun Zuzenean’ zirkuituaren barruan, “Manu Lanving & The Devil Blues” taldeak joko du 20:00etan, Urdanibia plazako terraza-lekuan.

Bloody Mary disko-dendaren eskutik eta Irungo Udalaren Irun Zuzenean zirkuituaren esparruan –proiektu hori hiriko musika-eskaintza dinamizatzen ari da azken urteotan– ostiralean, 20:00etan, “Manu Lanving & The Devil Blues” taldeak kontzertua eskainiko du Urdanibia plazako terraza-lekuan.

Frantziako eta, oro har, Europako blues rockaren nazioarteko ordezkari onenetako bat da Manu Lanvin (Frantzia). Hiru album bakarka argitaratu ondoren, 2009an, Mr Calvin Russell bluesman texastarrarekin kolaboratu zuen, haren agurreko “Dawg Eat Dawg" albuma idazten eta, gero, ekoizten. 2012an, Devil Blues hirukotea sortu zuen, eta haiekin argitaratu zuen bere laugarren albuma, "Mauvais Casting". Hori izan zen azkeneko maila ospea eta errespetua behin betiko eskuratzeko.

Ororen gainetik Chicagoko eta Memphis-eko ohizko bluesaren erreferentzia horiek guztiak batzeko zeukan trebetasuna nabarmentzen du prentsa espezializatuak. Baina, gainera, Manu Lanvin rockeroa ere bada, eta zuzenekoan bere musikak indar handiagoa hartzen du, elektrizitatez eta grinaz betetako ikuskizuna eskaintzen baitu.

Artista frantziar honek blues & rolleko disko berri bat aurkezten du aurten “Grand Casino” izenburua duena. Horretan, ez ditu kolaborazio makalak izan: Taj Mahal, Beverly Jo Scott, Johnny Gallagher and Popa Chubby.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika