KONTENPORANEA ITZULIKO DA CBA-RA URRIAREN 25EAN ETA 26AN

Urr, 2017 Irun, Kontemporanea, arte kontemporaneo, sorkuntza

Irungo Udaleko Kultura arloak aurten baieztatu du 'Kontenporanea' artisten topaketaren beste edizio bat egingo dela aurten. Azaroaren 25 eta 26an, CBA izango da hitzorduaren eszenatokia, 2015ean gertatu zen bezala, eta programa berritu batez zein eduki berriekin.

Kontenporanea arte proiektuaren xede zehatza da gazteentzako topaketa bat izatea artearen, sorkuntza kolektiboaren, partaidetzaren, hiriko artearen eta abarren inguruan. Ekiman irekita dago proposamen mota guztientzat, eta protagonismo berezia ematen zaie baterako sorkuntza prozesuei, hibridazioari, berrikuntzari eta teknika berrien erabilpenari.

Xede nagusia da arte garaikidea herritarrei hurbiltzea da, Irungo eta Bidasoa eskualdeko gazteen arte proiektuei ikusgarritasun handiagoa emanez Era berean, gazteak artearen lan eremu errealean sartu nahi dira, gaur egun artista baten lana zertan den ikus dezaten. Horretarako, deialdi ireki bat egiten da parte hartuko duten artistak eta topaketan erakutsiko diren obrak hautatzeko.

Tokiko artisten batzorde batek ebaluatuko ditu deialdiaren barruan sartzen diren proposamenak. Informazioa udalaren webean egongo da eta epea azaroaren 8ra arte irekita egongo da.

Azkenik adierazi behar da Kontenporanea POCTEFA lurraldeko lankidetza programa europarrean kokatzen dela. Izan ere, programa hori sartu da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaldearen garapen iraunkorra sustatzeko. Zehazki, ekimenak Ibilbide Paregabeak proiektuko fondoan jasotzen ditu, duela gutxi hiri sortzaileetan azaldu zen bezala.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika