KONTENPORANEA 2018

Mar, 2018 Irun, Kultura, kontemporanea

Kontenporanea , arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek, Irungo hirian antolatzen duten Arte Garaikide Topaketa da. Disziplina desberdinak batzen dituen izaera kolektibo eta kolaboratzailea duen proiektu da Kontenporanea. Helburua, bertan parte hartuko duten artista edo kolektiboen lanak plazaratzea da, bertako zein herrialde desberdinetan aurkitzen diren proiektu artistikoak ezagutarazteko, baita egileen esperientziak partekatzeko intentzioarekin.

Bakarkako artista zein kolektiboei luzatzen zaie 3. edizioko deialdia , eta oraingo honetan ez da adin mugarik egongo. Edizio honetan gai nagusia eraikuntza izango da, bertatik galdera eta eztabaidagai desberdinetara eramango gaituzten ondorengo lau azpigaiak barneratuz: Ingurumenaren eraikuntza, gizarte eraikuntza, ideien eraikuntza eta espazio eraikuntza. Deialdi honetarako, bereziki “iruditegi kolektiboko ideien esanahien berrraikitzearen” inguruan hausnartuko da.

Topaketa hau 2018ko maiatzaren 18, 19 eta 20an izango da Irungo Carlos Blanco Aguinaga Kultur Zentroan ( CBA ), San Juan Plazan.

BALDINTZAK:

- Artista nazional zein nazioartekoak aurkeztu daitezke, haien proiektua edozein disziplina artistikokoa delarik.

- Proposamenak jpg edo pdf formatuetan bidali beharko dira, ondoren inpresio digitaleko 180 x 180cm-ko euskarrietan erreproduzituko ahal izateko.

- Artista bakoitzak irudi bakar bat bidali dezake, 72dpi-ko kalitatean. Bestalde, parte-hartzailea hautatua izan ezkero, 300dpi-ko kalitatezko irudia izan dezakeela bermatu beharko du, aurretik azalduriko dimentsioetan inprimatu ahal izateko.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK:

- Obren hautaketa kalitatearen araberakoa izateaz gain, genero berdintasuna hobetsi eta nazionalitate aniztasuna ere kontuan hartuko da, mugaz gaineko topaketa baita.

- Aukeraketa deialdiko gaiarekin duen harremana kontuan hartuz burutuko da.

ZER ESKAINTZEN DA:

- Kontenporanea 2018 topaketako erakusketan parte hartzea

- Artxiboen tratamendua eta dimentsio handiko impresioa

- Muntai eta desmuntaia espazio publikoan

- Obren komunikazio eta hedapena sare sozialak, flyer eta katalogo bidez, online zein fisikoa

- Formatu handiko impresioaren dohaintza

Edozein duda argitzeko jarri zaitezte gurekin kontaktuan kontenporanea@irun.org

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika