KONTENPORANEA 2018

Mai, 2018 Irun, Kultura, kontemporanea

Kontenporanea Irungo Udaleko Kultur eta Kirol Sailak sustatutako eta Bitamine Faktoria sormen eta kultura ekoizpen lantegiak kudeatuko arte garaikideko topaketa da.

Arte, Kultura eta diseinu arloko gazteen batzorde batek koordinaturik, programak gure lurraldean dauden proiektu artistikoak ikustarazi eta bertako zein kanpoko artista eta sortzaileen esperientzia elkarbanatzea ditu helburu.

Arte garaikederen topaketa, gazte artistei zuzenduta eta gazte artistek eginda. Aurtengo edizioaren gai nagusia Eraikuntza izango da. Ekintza eta obra artistikoak eraikuntza inguruan sortuko dira, ingurumena, gizarte eraikuntza, ideien eraikuntza eta espazio eraikuntzaren ikuspegitik. Topaketan formakuntza, erakusketak, instalazioak, arte eszenikoak eta ikus arteak… eskainiko dira.

EGITARAUA:

>Ostirala 18:

- 19:00-20:00: Ekitaldiaren irekiera, aurkezpena eta erakusketaren bisita gidatua 3 hizkuntzetan.

- 20:00: Deskortxe Kontenporanea

- 20:30-21:00: Ainara Legardon & Helena Golab. Bat bateko dantza eta musika esperimentala.

>Larunbata 19:

- 10:00-14:00: Todo por la praxis (TPX) Hamacodromo. Esku-hartzea

- 14:00-22:00: Irekiera

- 10:00-12:00: Allan Daastrupen. "Lettering" tailerra

- 12:00-14:00: Igor Rezola % Olalla Gómez. Artisten arteko elkarrizketa

- 17:00-19:00: Andrea Escargot. Paperezko ilustrazio tailerra

- 19:00-20:00: Autobiographikal. Poesia-antzeztua

- 20:00-21:00: Todo por la praxis (TPX) Aurkezpen publikoa

- 21:00-22:00: Daudane. Musika

>Igandea 20:

- 11:00-15:00: ART MARKET: SOLAR SOUND SYSTEM + COOKIETXOKO + HAMACODROMO (TPX)

Arte merkatu eskuragarria, musika eta cookie gunea.

* Euria egingo balu, jarduerak CBA kulturgunearen barneko espazioan ospatuko dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika